Sokratesen pentsakera

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,43 KB

Sofistak: eszeptizismo epitemologikoa, erlatibismo morala eta legeen konbentzionaltasuna:

-Periklesen mendean, K.A.V mendean, demokrazia sistema politiko nagusia zen Atenasen.Demokraziak berdindu egin zituen nobleak eta nobleak ez zirenak eta edozein hiritarren esku zeuden kargu publiko guztiak. 
-Gauzak horrela, hirikideen eginbeharra zen halako foruetan eztabaidatzea, entzutea eta erabakiak hartzea.
-Horregatik,hitzaren erabilera egoki eta limurtzaileak garrantzi handia hartu zuen,hitzezko argudio sendoak eraikitzen jakin behar zen.Aldi berean hartu zuten indarra sofistek.
-Sofistak ez ziren atenastarrak,beraz, ezin zuten hiriko batzarretan parte hartu.Erretorika eskolak eta elkarrizketarako teknikak eskaintzen zizkieten tasak ordaintzen zituzten gazte aberatsei.Sofisten iritziz, Natura edo Physis izenekoa gizakiaren borondatetik kanpokoa da, naturak ez du ikerketa-gaia izan behar.Beraz gai berriak plazaratu zituzten: antropologikoak,hizkuntzazkoak, zuzenbidezkoak, politikoak eta moralak, hain zuzen.Gizakia ikertu behar da errealitatea ikertu ordez, gizakia gauza guztien neurria da.
-Sofistek zentzumenen baliozkotasuna azpimarratu zuten. Zentzumenetik datorkigun informazioa aldatzen da pertsonaz pertsona,norberarena baita.Gauza eta pertsona guztien gaineko egiarik ez dago, ezin da ezagutu: eszeptizismo epistemologikoa.
Sokrates (K.A.470- K.A.399 Atenas)
Ez zuen parte hartu era zuzenean politikan,baina atenastar gisa zegozkion beharrak bete zituen.Hogeita hamar tiranoren politikaren kontra azaldu zen eta horrek heriotza-zigorra ekarri zion.Ez zuen ezer idatzi,Platon eta Aristoteles dira iturri fidagarrienak haren pentsamenduan murgiltzeko.Aristotelesen arabera bi izan ziren Sokratesen ekarpenak: elkarrizketa bidezko argudiaketa induktiboa eta definizio unibertsala.
Antierlatibismo morala:definizio unibertsala:
-Sokratesek eta sofistek garrantzia eman zioten hitzari,nahiz eta helburu desberdinengatik izan.Erlatibismoaren kontra, Sokratesek definizio unibertsalak badirela esango du,gauzen artean zerbait komuna dagoela. Erlatibismoari aurre egin nahian,definizio zehatza emateak berebiziko garrantzia duela erakutsiko du eta iritzi guztien gainetik, egia morala bilatzea da gure egitekoa,besteei irakatsi ahal izateko.Sokratesek Etikaren eremua daramatza erlatibismoaren aurkako ikusmolde horiek, lehen moral arrazionala dela esan daiteke.
Intelektualismo etikoa: Sokratesek bertutea jakintzari lotzen dio, esaten du pertsona gaiztorik ez dagoela, pertsonak ez jakinak direla.Inor ez da okerra bere borondatez, inork ez du gaizkia nahita egiten, baizik eta jardunbide zuzena ezagutzen ez duelako.Horrela gainditzen du erlatibismoa, ezagutza eta etika batuz.
Sokratesek filosofia jarduera gisa ulertzeko joera zabaldu zuen.Filosofia ez da pentsamendu amaitua, baizik eta bizialdian ardura diguten usantzaz,elkarlanean,solasaldien bidez, ozta-ozta mamitzen den gogoeta. Metodo sokratikoak bi urrats zituen:
1-Ironia: Ezjakinaren itxura eginez, elkarrizketan parte hartzen duten solaskideen hasierako jakinduria kritikatzen du eta beraien ideien azpian ezkutatzen diren kontraesanak agerira ateratzen ditu.
2-Maieutika: Gure barnean ditugun ezagutzak erditzen lagundu behar du filosofoak.Ezagutzean ez dugu ezer berririk asmatzen barneko edukiak kanporarazten baizik.

Entradas relacionadas: