Soldadura Prozesuak: Motak, Ezaugarriak eta Aplikazioak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,89 KB

Hasierako masa < bukaerako masa: Loturak: itsaskinak eta errematxeak.

Soldadurak

Arku Elektrikozkoak

Urtugarri Bidezko Babesak

Soldadura prozesuaren bitartean, babesa substantzia solidoa urtzen da hurrengo prozesuen bidez:

  • Atmosfera gaseosoa sortzen da arku elektrikoaren inguruan, oxidazioa saihestuz.
  • Zepan, oxido urtugarri eta disolbagarri eta erreakzio kimikoak sortzen dira.
  • Zepa urtu ondoren solidotzen da.

Gas Bidezko Babesa

  • TIG (Tungsten Inert Gas): Soldadura mota honetako elektrodoa wolframiozkoa (tungsteno) da. Fusio-tenperatura oso altua duenez, urtuezina da pintzara doan arkuaren tenperaturan. Soldadura babesteko, gas inerte bat etengabe jaurtitzen da soldadura oxida ez dadin eta jarraitutasun kimikoa lortzeko. Zehaztasun handiko prozedura da, faktore guztiak kontrolatzeko aukera ematen du, baina produkzio txikia dauka.
  • MIG (Metal Inert Gas): Arku elektriko bidezko soldadura bat da, zeinean gas bat erabiltzen da soldadura ez kutsatzeko. Gas inerte bat erabiltzen da. Soldatzeko hagatxoa elektrodo bat da, eta beste elektrodoa soldatu nahi dugun piezetako bat da. Horregatik, pistola baten bitartez hagatxoa ateratzen joaten da; pistola hori, baita ere, gas inertea ateratzeko erabiltzen da.
  • MAG (Metal Active Gas): Gas aktibo bat (CO2, adibidez) erabiltzen da, metalarekin erreakzionatu ahal duen gas bat. Soldatzeko hagatxoa elektrodo bat da, eta beste elektrodoa soldatu nahi dugun piezetako bat da. Horregatik, pistola baten bitartez hagatxoa ateratzen joaten da; pistola hori, baita ere, gasa ateratzeko erabiltzen da.

Erresistentzia Elektriko Bidezkoak

Erresistentzia elektriko batean askaturiko energia aprobetxatzean datza. Bi txapa bata bestearen gainean jartzen dira, kobrezko elektrodo hoztu biren artean. Elektrodo horien artetik intentsitate elektriko handia igaroarazten da, bero handia askatuz. Bero horrek bi txapak elkartzen ditu. Puntuen bidezko soldatzeko prozedura deitzen zaio honi. Bi txapa mehe elkartzeko erabiltzen da, adibidez, kotxeetan.

Energia Termokimikozkoa

Soldadurazko lehenengo prozedura garraren bidezko soldadura izan zen. Gas baten errekuntzan sorturiko beroa aprobetxatzean datza. Leku garrantzitsua dauka konponketa munduan.

Energia Mekanikozkoa

Metal-metal kontaktua lortzeko, bi metalezko pieza bata bestearen kontra presionatuz eta marruskatuz gero, kontaktuan dauden azalerak berotzen eta itxuragabetzen dira, lotura berriak sortuz. Kasu zehatzetan bakarrik erabiltzen da.

Irradiazio Energiazkoa

Prozedura hauek ahalmen handia dute energia leku zehatzean aplikatzeko. Horretarako, irradiazio-iturria zuzen enfokatzen da soldatu beharreko lekura. Prozesu hauek akabera-prozesutzat agertzen zaizkigu, eta fabrikazioaren azken pausoak bailiran burutzen dira.

Entradas relacionadas: