Sormena eta Kontraktualismoa: Giza Adimenaren eta Gizartearen Oinarriak

Clasificado en Medicina y Ciencias de la salud

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,86 KB

Sormena: Giza Gaitasun Sinbolikoaren Adierazpena

Gizakien gaitasun sinbolikoaren adierazpen modurik argiena sormenean ikusten da, eta sormenaren mailarik gorena jeinutasuna da.

Jenioaren Ezaugarriak

  • Irudimen-gaitasun handia.
  • Behaketarako eta melankoliarako joera nabarmena.
  • Haur-jokabideak erakusteko nolabaiteko joera.

Definizioa

XX. mendearen erdialdera arte, ez ziren gai izan sormenari definizio bat jartzeko. Joy Paul Guilfordek egin zuen.

  • Pentsaera konbergentea: Arazo bati irtenbide konbentzionalak emateko joera da.
  • Pentsaera dibergentea: Irizpide originalak, berriak eta malguak aplikatzen dituena.

Ezaugarri Bereizgarriak

  • Azkartasuna: Arazo bati irtenbidea emateko gaitasuna, konponbide gehiago informazio-eremu eta denbora-epe jakinetan.
  • Malgutasuna: Ikuspuntua aldatzeko, arau berrietara egokitzeko edo arazo baten alde guztiak baloratzeko gaitasuna.
  • Originaltasuna: Berritzailea izatea da; hau da, biztanleen artean ezohikoak diren ideiak egitean datza.
  • Sakontasuna: Arazoa sakon aztertzeko, haratago iristeko.

Sormenaren Faseak

  1. Prestaketa: Materiala bildu eta elementuen artean zer dagoen ikertzea da. Ahalik eta gehien bildu hautaketaz kezkatu gabe.
  2. Inkubazioa: Bildutako materiala antolatzeko modurik onena zein den aztertzea da. Horretarako materiala hautatu behar da.
  3. Argialdia: Arazoaren irtenbidea aurkitu delako bat-bateko sentimenduaren tankerakoa da.
  4. Egiaztapena: Inspirazio hori benetan originala den ikusten da.

Kontraktualismoa

Hobbes

Gizakiaren ikuspegi pesimista du. Ezaugarriak: egonkortasuna eta indarkeria. Denek dute denerako eskubidea. Denok berdinak dira indarrari eta makurkeriari dagokionez. Bellum omnium contra omnes (Gizakion arteko etengabeko gerra). Gizakiak gaiztoak ez izateaz gain, adimenduak ere badira, beren artean itun bat egitea erabakitzen dute, ordena eta bakea jartzeko. Beldurra jarri behar bada, jartzen da.

John Locke

Jatorrizko egoeran gizakiak berekoiak dira eta bakoitza bere kabuz bizi da, bakean. Beren artean itun bat egiten dute, bizitza bakea eta duina bermatzeko. Subirano batek edo subirano talde batek ematen dizkie eskubideak. Hori guztiaren ondorio da demokrazia liberala.

Rousseau

Bere ustez, gizartean bizi aurretik gizakiak duen egoera da jatorrizko egoera, eta gizakia zintzoa eta zoriontsua da. Egoera soziala egungoa da. Gizakia egitura sozial jakin batean bizi denez gizartean, gaizto bihurtzen da. Benetako gizarte-hitzarmena izango bada, askatasuna izan behar du oinarri hitzarmenak. Hau guztiaren ondorioa da estatu demokratikoa.

Entradas relacionadas: