Zergatik sortu zen AEB
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,65 KB
1.LURRAREN HISTORIOAREN ERREGISTROA
Antzina-antzinatik, Lurraren jatorria ezagutzeko jakin-mina izan dugu: mundua gaur egun den moduan izan den beti edo denboran zehar aldatu ote den.
Frogarik ez izatean, lehenengo azalpenak izaera mitologikoa zuten (Lurra jainkoek egin zuten, gaur egun den moduan).
XVII.Mendera arte ez zen mitologia gainditzen zuen korronte zientifikorik agertu; James Hutton naturalista, beste batzuekin batera, egungo fenomeno naturalak ikertzen hasi zen, Lurraren iragana ezagutzeko bitarteko gisa. Hala, aktualismoa sortu zen.
1.1 Aktualismoa
Aktualismoaren arabera, gaur egun eragiten duten lege fisiko, kimiko eta biologiko berberak iraganean eragiten zuten, eta antzeko ondorioak dituzte biek ere.
Horren arabera, iraganean gertatu ziren fenomeno naturalak eta egun gertatzen direnak antzekoak dira, eta gaur egungoek uzten dituzten aztarna berdinak utzi zituzten harrietan.
Hala, ikusten badugu gaur egun hondartza batean harea eta hartxintxarra pilatu eta oskol-hondakinak lurperatuta geratzen direla, ondoriozta dezakegu hori bera iraganean gertatu zela. Beraz, oskola petrifikatuak dituzten antzinako hareharriak antzinako hondartzaren batean eratu ziren seguru aski.
XVI.Mendean hasieran, Charles Lyell geologo ingelesak Geologairen hastapenak liburua argiataratu zuen; liburuan, egungo geologiaren oinarri den ideia aktualista hau bildu zuen: antzinako harriak Lurraren historioaren erregistro geologikoak dira, eta egun ikusten ditugun prozesuetan oinarrituta interpreta ditzakegu.