Sozialismo utopikoa, Marxismoa eta Anarkismoa
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,52 KB
1 Sozialismo utopikoa
Lehenengo teoria sozialistek kapitalismoaren ondorioak azpimarratzen zituzten, batez ere langileen artean pobrezia eta miseria sortzen zituzten arrazoiak.
Saint-Simon (1760–1825). Haren jarraitzaileek Ménilmontanteko monasterioa sortu zuten.
Charles Fourier (1772–1837), frantsesa. Ereduzko gizartea imajinatu zuen, gizon-emakumeen talde txikiz osatua.
Robert Owen (1771–1858), ingelesa. Estatu Batuetan Harmonia Berria izenekoa sortu zuen.
2 Marxismoa
Marxismoa K. Marx-ek eta F. Engels-ek 1840ko hamarkadatik aurrera landutako ideologia da. Bi puntu azpimarratuko ditugu:
Lehenik, gizartea klaseen arteko borroka bezala ulertzea: kontrako interesak dituzten eta beren nagusitasuna bermatu nahi duten klaseen arteko talka. Gizarte kapitalistan, borroka klase burgesaren (ekoizpen-bideen jabeak) eta langile klasearen edo proletarioen (lan-indarren jabeak) artean gertatzen da.
Langileek ulertu behar dute gizartea klaseen artekoa dela; ondoren, langileen alderdiak antolatu behar dira.
Langileen diktadura: langileek boterea lortutakoan, jabetza pribatua kenduko dute —esplotazio kapitalistaren oinarria baita—; horren ordez, sektore ekonomiko guztietan jabetza kolektiboa ezarriko dute.
Komunismoa: langileek klaserik eta estatu zapaltzailerik gabeko gizartea ezarriko dutela aurreikusten da.
Bigarren puntu garrantzitsua da langileen miseriaren arrazoia gainbalioaren kontzeptuaren bidez azaltzea.
3 Anarkismoa
Anarkismoaren oinarria, funtsean, gizabanakoak askatasuna eta besteekin berdintasunezko harremanak lortzeko duen gaitasuna da.
Marxistek bezala, anarkistek ere kapitalismoa kritikatu zuten.
Anarkismoaren adierazpenik onenak Proudhon frantsesaren eta Bakunin eta Kropotkin errusiarren lanak dira.
Proudhon: bere ideian bilakaera baketsu batean ekoizle independente txikiz osatutako gizartea lortzea eta estatuaren ordez komunen federazio batean bildutako profesionalen elkarteek kudeatzea zen.
Bakunin: Marxen kontra aritu zen hainbat eztabaida gogorretan.
Kropotkin: izaki bizidunek lankidetzarako joera handiagoa dutela uste zuen, liskarrerako baino.