Sozializazio Eragileak: Familia, Eskola eta Haur Taldearen Garrantzia
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,58 KB
Sozializazio Eragileak: Familia, Eskola eta Haur Taldea
Sozializazio-eragileak haurrarengan eta bere gizarte-garapenean eragina duten pertsonak edo erakundeak dira.
Familia
Familia da lehen sozializazio-eragilea eta funtsezkoa haurraren garapenean. Bere funtzio nagusiak hauek dira:
- Ugalketa eta funtzio sexuala: Familiaren oinarrizko funtzio biologikoa.
- Funtzio ekonomikoa: Kideen behar materialak asetzea.
- Funtzio asistentziala: Segurtasun fisikoa, emozionala eta morala bermatzea.
- Funtzio hezitzailea: Nortasuna garatzen laguntzea eta arauak, balioak eta kultura transmititzea.
- Eredu izatea: Haurrentzako erreferente izatea, imitazio bidez ikasten baitute.
Hezkuntza eta Atxikimendu Estiloak
Haurtzaroan garatzen diren atxikimendu-estiloak gurasoek haurrekin duten harreman-estiloarekin zuzenean lotuta daude. Haurrak atxikimendu mota bat edo beste garatuko du gurasoen elkarrekintzaren arabera. Atxikimendu-estiloa, batez ere, gurasoen jokabidearen bi ezaugarri nagusiren araberakoa da: eskuragarritasuna eta sentikortasuna.
Lau hezkuntza-estilo nagusi bereizten dira:
- Estilo demokratikoa
- Estilo permisiboa
- Estilo autoritarioa
- Estilo arduragabea
Eskola: Hezkuntza Formala
Eskola da gizartean integratzeko beharrezkoak diren edukiak eta formak transmititzeaz arduratzen den erakundea. Euskal Herrian derrigorrezko eskolaratzea 6 urtetik aurrerakoa den arren, haur gehienak 3 urterekin hasten dira. Txikitatik, haurrek urte eta ordu asko ematen dituzte ikastetxean, eta bertan trebetasun sozialak, jokabideak, balioak eta arauak barneratzen dituzte. Haurra hazten doan heinean, beste erakunde batzuek ere (formalek zein ez-formalek) eragina izango dute bere sozializazioan.
Haur Taldea
Berdinen taldearekin lehenbiziko harremanak familia-testuinguruan sortu ohi dira: neba-arrebekin, senideen seme-alabekin edo gurasoen lagunen seme-alabekin. Hasieran kontaktuak banakakoak izan arren, haurrek berehala bereizten dituzte noizbehinkako eta ohiko jolas-lagunak. Harreman horiek sendotu egiten dira haurrak beren kabuz mugitzen hasten direnean. Hasieran, gatazkak sortzea ohikoa da (adibidez, jostailuak lortzeko), baina, aldi berean, afektu-adierazpenak ere agertzen dira. Bigarren haurtzaroan, egozentrismoa gainditu ahala, harreman horien kalitatea nabarmen hobetzen da. Haurra hazten doan heinean, beste talde batzuek ere garrantzia hartuko dute bere sozializazio prozesuan.