Sozietate mota eta kooperatiben ezaugarriak ekonomian

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,55 KB

Sozietate mota ezberdinen artean aukeratzeko arrazoi ekonomikoa

Sozietate kolektiboan, bazkideen jardueran esperientzia eta merkataritzako izen ona garrantzizkoa eta erabakiorra izango da. Merkataritzan aritzeko gaitasuna eta enpresa sena dutenek kapitala lortzeko bazkide kapitalista behar dutenean, komanditako sozietateari sorrera ematen diote. Kasu horretan, bazkide komanditarioak ez du parte hartzen jardunbidean eta bere arriskua egindako ekarpenera mugatuko da.

Erantzukizun mugatuko sozietatea

Bestetik, enpresa ertainak bideratzeko, erantzukizun mugatuko sozietateak sortu ziren. Kasu honetan, aldez aurretik mugatzen da bazkideen erantzukizuna.

Sozietate Anonimoa

Industria eta enpresa handiak ustiatzeko, Sozietate Anonimoa da erabilgarriena.

Beste era sozialak

Interes Ekonomikodun Elkartzeak: indarrean dagoen 12/1991 legeak sortutakoak dira, eta bere helburua interesa berdinak dituzten enpresario ezberdinen jardueren batuketa ahalbidetzea da; objektua kide diren enpresarioentzat osagarri izango den jarduera bat garatzea da.

Kooperatibak

Kooperatibak sozietate modalitate autonomo bat dira. Berau osatzen duten pertsonek bat egitea erabakitzen dute (nork bere borondatez), eta ekonomia, gizarte eta kultura aldetik dituzten behar eta helburuak enpresa baten bitartez asetzeko hurrengo printzipioetan adierazten dira:

  • Atxikimendu boluntarioa eta irekia: Kooperatibak erakunde boluntario eta irekiz osatuak dira.
  • Bazkideek kudeaketa demokratikoa: Kooperatibak bazkideek demokratikoki kudeatutako erakundeak dira; bazkideek kooperatibaren politikak eta erabakiak ezartzen eta hartzen dute.
  • Bazkideen parte hartze ekonomikoa: Bazkideek kooperatibarentzat ekarpen ekonomikoa egiten dute eta modu demokratikoan kudeatzen da hura.
  • Autonomia eta independentzia: Kooperatibak elkarri laguntzearen, erantzukizunaren, demokraziaren, berdintasunaren eta solidaritatearen baloreetan oinarritzen dira.
  • Hezkuntza, formakuntza eta informazioa: Kooperatibek hezkuntza eta formazioa eskaintzen diete bazkideei, aukeratutako ordezkariei, zuzendariei eta langileei, kooperatiben garapenean modu eraginkorrean jardun dezaten.
  • Kooperatiben arteko elkarlana:
  • Komunitatearenganako interesa: Kooperatibek haien komunitateen garapen iraunkorra lortzeko egiten dute lan, bazkideek onartutako politikak bitartez.

Entradas relacionadas: