Sozietate Motak eta Erantzukizun Ezaugarriak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,34 KB

Sozietate Moten Sailkapena

Lehenengo, sozietateen arteko sailkapen nagusi batzuk egin ditzakegu irizpide desberdinak erabiliz:

Sozietate Pertsonalistak eta Kapitalistak

Beraien arteko ezberdintasuna sozietateak pertsona juridiko den heinean bazkideekiko duen independentzia mailan oinarritzen da.

Sozietate Pertsonalistak

  • Bazkideen baldintza pertsonalak aintzat hartzen dira.
  • Bazkide guztiek edo horien artean batzuek sozietatearen zorren aurrean osoki, modu amankomunean, pertsonalean eta mugagabean erantzungo dute.
  • Sozietate nagusiak: Sozietate Kolektiboa eta Komanditarioa.

Sozietate Kapitalistak

  • Bazkideek egindako kapital ekarpena bakar-bakarrik aintzat hartzen da.

Sozietate Zibila eta Merkataritza Sozietatea

Beste sailkapenak alde batera utzi gabe, ikuspegi juridikotik abiatuta garrantzi handiena duena hau da. Printzipioz, bata besteagandik ezberdintzen dituena irizpide objektibo bat da: sozietateak garatzen duen jardueraren izaera merkataritzakoa den ala ez. Ezberdintasun horren ondorioz, aplikatuko zaien araubidea desberdina izango da.

Merkataritzako Sozietate Motak

A) SOZIETATE KOLEKTIBOA

Sozietate pertsonalista da oinarrian; izatez, pertsona elkartuen arteko elkarrekiko konfiantza du oinarri sozietate honek. Sozietate horien izena zehazteko, bazkide guztien edo horietako batzuen izena hartzen da.

Ezaugarri Nagusia: Bazkideen Erantzukizuna

Gainontzekoei begira, sozietate horren kideen erantzukizuna sorospidezkoa, pertsonala eta solidarioa da. Kide horiek sozietate kudeaketaren ondorioen gain erantzun behar dute beraien ondasun guztiekin.

Bazkideen erantzukizunak hurrengo ezaugarriak ditu:

Sorospidezkoa
Erantzukizuna sorospidezkoa da pertsona batek erantzun ez duenean beste pertsona bat nahitaez bere egoera berean kokatzen denean erantzukizuna hartuz. Kasu honetan, sozietateak ez badie hartutako erantzukizunei erantzuten, bazkideek erantzungo dute sorospidez.
Pertsonala
Modu osoan erantzun beharko dute bazkideek beraien ondasun guztiekin.
Solidarioa
Bazkideek erantzukizun berdina izango dute; denek erantzun egin behar dute eginkizun osoaren gainean.

Entradas relacionadas: