Sozietate mugatua

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5 KB

Administrazio prozesua: Zuzendaritzak enpresaren xedeak eta helburuak lortzeko betetzen dituen funtzioen eta jardueren multzoari deritzo. Plangintza egin:Helburu batzuk ezarri eta horiek lortzeko estrategiak zehaztea da. Antolakuntza:Enpresako pertsonei funtzioak ezartzea eta bakoitzari bere erantzunkizuna ematea. Gainera antolakuntzak ordenatu beharko ditu zeregin desberdinen artean sortzen diren harremanak. Kudeatu:Ezarritako helburuak lortzeko enpresa osatzen duten pertsonek beharrezko diren zereginak egin ditzaten ahalegintzea da.Kontrolatzea:Guztia plangitza egitean aurreikusi zen bezala irteten dela egiaztatzea, bai helburu orokorrei dagokienez, bai azpihelburuei zehatzei da-gokienez. ORGANIGRAMA:Enpresa antolakuntza-egituraren adierazpen grafi-ko sintetiko eta sinplifikatuak dira, eta egitura horren ezaugarri nagusienak ezagutzera ematen dute. Antolakuntza formala: Ongi zehaztutako egitura da, enpresak lekurik egokienean jartzen dituen elementuak. Antolakuntza informal bat egotenda, pertsona arteko harremanetatik berez sortzen dena. (sail eta agite maila desberdinetako petsonak futbolean jokatzeko elkartu daitezke,esaterako). 

Banakako enpresa:Nortasun fisikoa duen enpresa mota da, eta enpresaburua eta enpresa nahasi egiten dira. Honen adibide ohikoenak autonomoak izaten dira. EZAUGARRIAK: Enpresaren erabateko kontrola du.  Enpresaburuak. Bere erantzunkizuna mugagabea da. Enpresa bat sortzeko ez da gutxieneko kapitalik eduki behar, eta PFEZbidez ordaintzen dituzte zergak. Merkataritza sozietateak: 
SOZIETATE KOLEKTIBOAK: Merkataritza-sozietate pertsonalista da. Sozietaatea eratzeko bi bazkide behar dira gutxienez. Bazkide independenteak bazkideen prestigio garrantzitsua dute. Bazkide guztiek hartzen dute parte enpresaren kudeaketan. Haien erantzunkizuna mugagabea da. Ez dago gutxieneko kapitalik. Bazkide izaera ezin da askatasunez eskualdatu. Enpresaren izena, bazkide guztien izena izan behar du.(y Cía) eta (SK) Sozietateen gaineko Zergak zergapetzen ditu. 
KOMANDITOKO SOZIETATEA: Nagusiki pertsonalista da nahiz eta bi bazkide mota ditu, kolektiboak erantzunkizun mugagabea dute eta komanditarioak mugatua. Gutxieneko bazkide kopurua bi da, bat kolektiboa eta bestea komanditarioa. Ez dago gutxieneko kapitalik. Bazkide izaera ezin da askatasunez eskualdatu. Bazkide kolektibo guztien izena (y Cía) eta (S.Com). Sozietateen gaineko Zergak zergapetzen ditu.
ERANTZUNKIZUN MUGATUKO SOZIETATEA: izaera kapitalistako sozietate mota bat da, bazkide gutxi eta kapital kopuru handirik behar ez duten enpresak. Bazkide bat edo gehiagok osatzen dute. Bazkideen erantzunkizuna mugatua da. Partaidetzen transmisioa ez da librea: (¨tanteo¨eskubidea). Sozietatearen gutxieneko kapitala 3.000euro da. Guztiz harpidetuta eta ordainduta egon behar da. Sozietatearen izena bazkideek aukeratutako edoein izan daiteke (SL). SZG zergapetzen ditu. Notarioaren aurrean eratu behar dira, sozietatearen estatutuak agertu behar dira eta merkataritza erregistroan inskribatu. Bazkideek irabazien banaketan parte hartu, tanteo eskubide eta administratzaile aukeratua izateko eskubidea eta informazioa jasotzeko eskubidea dute.
SOZIETATEANONIMOA; Sozietate guztiz kapitalista da. Bazkide bat edo gehiago. Erantzunkizun mugatua. Kapitala akziotan banatuta dago eta ez da gainerako bazkideen baimenik behar) Gutxieneko kapitala 60.000 euro, sozietatea eratzen den momentuan guztiz harpidetuta eta %25 ordaindutta gutxienez. Sozietatearen izena bazkideek aukeratutako edozein izan daiteke (SA) SGZ zergapetzen ditu. Eskritura publikoan eratu behar dira eta asozietatearen estatutuak agertu behar dira. ORGANUAK: Akziodunen batzar orokorra: Bazkideen bilkura eta enpresari buruzko gai garrantzitsuak erabakitzeko. Administratzaileak: Eguneroko kudeaketaz arduratzen den organua.AkziodunakEnpresaren akzio bat edo gehiagoren jabeak dira, eta, enpresaren jabeak dira proportzio horretan. Eskubideak: Mozkinen banaketan parte hartu(dibidendu aktiboak jaso). Lehentasunezko harpidetza eskubidea, kapital zabalkuntzal daudenean eta akziodunen batzat orokorretara joan eta bertan bozkatzeko eskubidea.

Entradas relacionadas: