Soziologia: Kontzeptuak, Teoriak eta Gizartearen Azterketa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,8 KB

Soziologia: Definizioa eta Ezaugarriak

Soziologia gizarte zientzien barruan sailkatu dezakegu. Ez da zientzia naturala, ikerlan espezifiko bat duelako. Ikerlan hori gizartearen baitan gizakien arteko harremanak aztertzea da. Ezagutza objektiboa lortzeko metodo zientifikoa erabiltzen du.

Soziologiaren Berezitasunak

  • Gizakia izaki soziala da: Soziologiaren ikuspegitik, gizakia bere ingurune sozialetik isolatu gabe dago; osotasunean garatzeko besteekiko harremana behar du.
  • Gizakia eta gizartea osotasunean aztertzen ditu: Gizartea pertsona jaio aurretik osatua dago, baina soziologiak gizartearen ordena ikertzen du, bertako arauak gizarteak sortu baititu eta batzuetan aldaketak gertatzen baitira.
  • Gizakiaren eta gizartearen arteko elkarrekintzak: Bi hauen artean gertatzen diren elkarrekintza guztiak interesatzen zaizkio (gizarte guztietan ez dira berdinak).

Beste gizarte zientziekin alderatuta, gizakia eta gizartea ikuspegi integral batetik aztertzen ditu. Hori sozio-gaitasunaren eta elkarrekintzaren baldintzak ezagutzeko egiten den ahalegin teorikoa da. Oinarrizko aztergaia gizartea da, zehatzago esanda, gizakiek eratzen dituzten elkarte, talde eta erakundeak. Beraz, aldi berean, duen berezko aztergaia gizakia da, izaki sozial gisa ulertuta; produktu sozialtzat hartuta.

Arazo Soziala eta Arazo Soziologikoa

Arazo Soziala

Zentzu orokorrean, gizarte-ordenaren edo ezarritako arauen kontra doana da arazo soziala; berdin dio arau horiek bidezkoak izan edo ez. (Adibidez: Agintarien edo administrazioaren ikuspegitik “gaizki” dagoen zerbait, ezarritako arauen kontra doana).

Arazo Soziologikoa

Soziologiaren ikerlana da. Gizarte baten arau-sistema bere osotasunean ikertzea da “soziologikoa”, eta ikuspegi ofizialetik ez ezik, egoera zehatz batean parte hartzen duten talde sozial desberdinen ikuspegi guztietatik ere ikertzen da. (Adibidez: Gizartearen arauak zeintzuk diren ezagutzea eta zein baliabidez irauten duten jakitea interesatzen zaio. Harreman sozialen sistema honek gizarte-ordena mantentzea eta kideen loturak kontserbatzen jakitea du helburu).

Teoria Soziologikoak: Funtzionalistak eta Gatazkaren Teoria

Funtzionalistek ezin dute alde batera utzi klase (edo arraza, naziotasun, sexu, besteak beste) esplotazioaren errealitatea, eta era berean, gizarteko arauak guztion onurarako ez direnik beti sortzen. Gatazkaren teorikoek ezin dute argudiatu aberatsen eta behartsuen interes guztiak beti kontrajarriak direnik, gizarte talde guztiek beren elkarbizitzari eta biziraupenari aurre egiteko gutxieneko arau batzuk partekatzen dituztelako (adibidez, ur garbia eta aire kutsatu gabea desiragarriak dira guztientzat).

Gizarte Kontrola eta Rol Sozialen Barneratzea

Rol Sozialen Barneratze Prozesua

Gizarteak gugandik espero duena egitea da geureganatzea; aukera pertsonalak, portaera egokienak eta bakarrak balira bezala egiten dugula uste badugu ere. Prozesu hau, gizarteak ezarritako arau-sistema hautsi gabe mantentzeko erarik leunena da. Hainbat modutan eman daiteke:

  • Imitazioa: Zerbait normaltzat hartu edo errepikatu.
  • Entrenamendua: Behin eta berriz egin.
  • Motibazioa: Ez da kanpo-onarpenik behar.

Gizarte Kontrola (Gizarte Koakzioa)

Gizartearen eskakizunak betetzean eta arauak bereganatzean datza. Horretarako neurri koaktiboak (sariak, dirua... eta zigorrak, espetxea...) ezartzen dituzte. Izan ere, honek ez luke ordena zalantzan jarriko.

Gizartean arazo gutxien sortuko lituzkeen mekanismoa rol sozialen barneratze prozesua da; ez bailuke gizarte-ordena zalantzan jarriko. Horregatik, GL baten ikuspegitik, eraginkorrena eta erabilgarriena da.

Kultura eta Gizartearen McDonalizazioa

Azpikultura eta Kontrakultura

Azpikultura

Gizarte guztietan kultura dominantea dago, hegemonikoa, baina badaude kultura dominantea partekatzen ez duten taldeak ere. Kultura dominantetik bereizitakoari azpikultura esaten zaio. Baina azpikultura honek kultura nagusiarekin erlazioa du eta honen osagarria da, ez du gatazkarik sortzen. Hau da, kultura hegemonikoaren barne-alternatiba da. (Adibidez: Ijitoak eta Tribuak).

Kontrakultura

Honen aldekoek ez dute ezarritako kultura onartzen eta horren aurka joaten dira; bai lasaitasunez eta baita bortizki ere. Beraz, azpikultura da, baina nagusiaren aurka doa. (Adibidez: Hippie-ak eta Skinhead-ak).

Gizartearen McDonalizazioa

Definizioa

Soziologoak gizartearen McDonalizazioaren inguruan hitz egiten hasi dira, prozesu bat non janari lasterren industriaren printzipioak gero eta gehiago aplikatzen diren gure bizitza sozialean. Familia- eta komunitate-harremanak (hau da, aurrez aurreko komunikazioa posible den lekuak) beste harreman batzuetara mugiarazi ditugu, non enpresa handiak, burokraziak eta hainbat erakunde oinarri diren. 80 urte pasa ostean, George Ritzer soziologo ipar-amerikarrak aditzera eman du “gizartearen burokratizazioa” urrutiago joan dela eta gehiago sakondu dela. Hau egiaztatzeko, adibide bezala McDonald’s jatetxeak hartu ditu, burokrazia erakunde eredu bat, beste alor batzuetara hedatzen joan dena.

Ezaugarriak

  • Efizientzia
  • Kalkulagarritasuna
  • Uniformitatea eta aurreikuspena: Edozein pertsona sar daiteke McDonald’s edozein jatetxetan, eta hanburgesak, edariak eta postreak guztiz berdinak dira.
  • Automatizazioa kontrolaren bidez: Baina noski, aurresangarritasuna sistema arrazional baten emaitza da.

Arriskuak

Inork ez luke McDonald’s eta antzeko erakundeen ospea edo eraginkortasuna zalantzan jarriko. Baina istorioaren beste alde bat dago. Max Weberrek munduaren arrazionalizazio gero eta handiagoa zela ikusi zuen eta beldurra sentitzen zuen zabalkuntza horrek gizakiaren berezkotasuna ezabatuko zuelakoan. Ikusi dugun moduan, sistema arrazionalak eraginkorrak dira deshumanizazioa ekoizteko. George Ritzerrek argudiatzen du McDonald’seko janaria ez dela bereziki ona jendearentzat, eta ingurumenerako ere ez dela ona enpresak egiten duen ontziratze-lana. Ikuspegi zabal batetik, Ritzerrek Weberren kezkei eusten die eta baieztatzen du McDonalizazioaren azken irrazionaltasuna pertsonok sistemarekiko kontrola galtzea dela eta horrela sistemak gu kontrolatuko gaituela.

Nola Ekidin?

Ritzerrek bere lanean hainbat taktika eman zituen. Horien artean aurkitzen dira, ahal den neurrian eguneroko ohiturak saihestea, azterketetan galdera motzak, test bezalakoak, egiten dituzten klaseak ekiditea eta, hala nola, herriko jatetxeetan jatea eta ez kate estandarizatuetan.

Entradas relacionadas: