Subjektu Pasiboak Eta Erantzuleak
Clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,13 KB
Subjektu pasiboak pertsona fisikoak dira, eta bi obligazio mota daude: obligazio pertsonala, eta obligazio erreala. Kontuan hartu behar da, ohiko erresidentzia Espainiako lurraldean dagoen ala ez, posible baita kanpoko batek Espainian izatea ondarea. Ohiko egoitza zehazteko PFEGZ kontuan hartzen da. Beraz, obligazio pertsonala gertatzen da ohiko egoitza Espainian dagoenean. Kasu honetan, gauza edo eskubide guztiak geratzen dira zergapetuta, ez du garrantziarik gauzak non dauden, edo nun egikaritu ahal diren eskubideak.
Gauzak Espainian baldin badaude, edo eskubideak hemen egikaritu ahal badira, baina pertsona hori ez bada Estatu Espainiarrean bizi, gauza edo eskubide horiek soilik kargatuko dira, hau da, soilik estatuan dauden gauzak. Kasu honetan, pertsona fisikoak ordezkari bat izendatu behar du, eta posible da pertsona fisikoa edo juridikoa izatea, beti ere, egoitza Estatu Espainiarrean badu. Ordezkari hori obligazioak betetzeko izendatzen da. Gauza edo eskubide horien kudeatzaileak erantzuten du modu solidarioan.
Zerga indibiduala da, alegia, sujektu pasiboa pertsona fisikoa da, eta alde batera utzi behar dira bere familia erlazioak (ezkondua dagoen edo ez, etab.). Arazoa da, pertsona baten ondarea berea bakarrik ez denean, egozpen arauak daudela. Legeko 7. artikuluaren arabera, irizpide zibilak hartzen dira kontuan, bai aktiboan (gauza edo eskubideak zehazterakoan), bai eta pasiboan (kargak, zorrak eta obligazioak). Zuzenbide zibilaren arabera, gauzak amankomunak badira, erdi bana egozten dira, salbu frogatzen bada bestearen parte hartzea edo partizipazioa. Horregatik, nahiz eta sozietate ganantzialarena izan gauzak, erdi bana egotziko dira, hau da, ezkontide bakoitzak erdia (berez ez da batena ez bestearena, sozietate ganantzialarenada).
Titulartasuna Frogatzen Ez Bada
Presuntzio bat aplikatzen da: gauza edo eskubideak erregistro orokorrean agertzen denari egozten zaio. Dena den, iuris tantum presuntzioa da, eta kontrako froga onartzen da.
Oinarri Zergagarria
Alde batetik, aktiboa (gauza eta eskubideak) izango dugu, eta bestetik, pasiboa (kargak, zorrak eta obligazioak). Kargak bakarrik kontuan hartzen dira, gauza eta eskubideen balioa modu efektiboan gutxitzen dutenean. Hau da, erabilera eta gozamen eskubideak, eta ez berme eskubideak. Beraz, hipoteka ez da karga bat efektu hauetarako.
Salbuetsitako gauzen kargak ezin dira kendu.
Nahiz eta zorra hipoteka batekin bermatuta egon, zorra sortu bada salbuetsitako gauza bat eskuratzeko ezin da kendu. Salbuespen partziala baldin bada, adibidez, oihiko etzebizitza, zorraren zati proportzionala kengarria izango da.
Zorrak dira abenduaren 31n existitzen direnak, hori hartzen da kontuan. Obligazioa erreala baldin bada, eta honek esan nahi du bakarrik tributatzen dela hemengo gauzengatik, edo Espainian egikaritu daitekeen eskubideengatik, oinarri zergagarria bakarrik zergadunak Espainian duen ondare garbia izango da.
Nola baloratu gauzak
- Arauorokorra
Ondareko osagaiak merkatuko prezioan baloratzen dira, eta zorrak, bere balio nominalean eta une zehatz batean: zergaren sortzapena gertatzendenean.