Substantzia Kimikoak: Metalikoak, Ionikoak, Kobalenteak eta Propietate Koligatiboak
Clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,99 KB
Substantzia Metalikoak
Tenperatura normalean solidoak dira, (Hg kenduta). Fusio eta irakite puntu altuak dituzte.
Kolore grisantza dute (urrea horia eta kobrea gorria). Harikorrak eta xaflakorrak dira, eroale elektrikoak dira eta bakarrik metal likidoetan disolbatu daitezke.
Substantzia Ionikoak
Hauek dira:
- Hidruro metalikoak (adibidez, FeH3)
- Oxido metalikoak (adibidez, Al2O3)
- Azidoak (adibidez, HCl)
- Gatzak (adibidez, NaCl)
- Hidroxidoak (adibidez, NaOH)
Tenperatura normalean solidoak izaten dira (NaCl, Fe2O3). Fusio eta irakite puntu altuak dituzte.
Kasu askotan uretan disolbatzen dira.
Substantzia Kobalenteak
Substantzia ez-metaliko bakunak (O2, N2), hidruro ez-metalikoak (NH3, PH3), oxido ez-metalikoak (CO2, SO3) eta konposatu organikoak (proteinak, koipea, mantequilla...).
Molekulen arteko loturak
- Van der Waals indarrak: Elementu ez-metalez osatutako lotura.
- Dipolo-dipolo loturak: Elementu ez-metaliko desberdinez osaturiko molekula kobalenteetan agertzen da. Adibidez: SO2, CO2, N2O3...
- Hidrogeno zubiak: Lotura sendoena da, tenperatura irakite eta fusio altuak dituena. Adibidez: H2O, NH3...
Propietate Koligatiboak
1. Jaitsiera Krioskopikoa edo Fusio Puntuaren Jaitsiera
Fusio puntua beti jaisten da disolbatzaile batera solutu bat botatzen badugu, edozein solutu. Fusio puntua jaisten da disolbatzaile purutik disoluziora. Adibidez: ura 0º-tan izozten da, baina uretara solutu bat botatzen badugu, edozein solutu, fusio puntua jaisten da disolbatzaile purutik disoluziora.
ΔTf = Kc x m
2. Igoera Ebuliroskopikoa edo Irakite Puntuaren Igoera
Likido batean solutu bat disolbatzen bada, irakite puntua igotzen da. Edo beste modu batera esanda, disolbatzaile purutik disoluziora irakite puntua igotzen da.
ΔTe = Ke x m
3. Osmosia
Mintza erdi-iragazkorretatik disolbatzaile likidoak pasatzen dira eta solutu solidoak ez.
Erreakzio Motak
Sintesia
Erreakzionatzaile batzuetatik produktu bakar bat eratzen da: N2 + 3H2 → 2NH3
Deskonposaketa
Sintesiaren alderantzizkoa da, erreakzionatzaile bakar batetik produktu bat baino gehiago ateratzen da: H2CO3 → CO2 + H2O
Disoziazioak
Uretan gertatzen dira eta karga elektrikoaren kontserbazioaren legean oinarritzen da:
- Azidoak: H+ + anioi- (adibidez: H2SO4 → 2H+ + SO42-)
- Hidroxidoak: katioi+ + OH-
- Gatzak: katioi+ + anioi-