Susmoaren Maisuak: Marx, Nietzsche eta Freud

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,19 KB

XX. mendea: Susmoaren Maisuak

Paul Ricoeur filosofoak susmoaren maisutzat hartu zituen Marx, Nietzsche eta Freud, hiru autoreok eztabaidan jarri baitzituzten Mendebaldean sakon errotutako zenbait ideia eta balio. Hirurek gizarteari buruzko ikuspegi kritikoak garatu zituzten, eta, ondorioz, jarrera kritiko beraren hiru ordezkari nagusitzat hartu izan dira. Arrazionalismoa jarri zuten ezbaian autoreok, arrazoiak sakonagoak diren bulkadak edo motiboak ezkutatzen dituela salatu baitzuten.

Marx

Marxek gizarteko ideia politiko eta juridikoak eta gizartearen egitura bera klase nagusien zerbitzura daudela salatu zuen. Horrek esan nahi du artea, politika, filosofia, ideologiak, erlijioa, etab. azpiegituraren ondorio direla. Marxena filosofia praktiko eta iraultzailea da, gizarte komunista lortzeko.

Nietzsche

Nietzschek zalantzan jarri zuen gizadiak azken bi mila urteetan egindako bidea, eta nagusiki kristautasunari bota zion errua. Bereziki kritikoa izan zen gizarte modernoaren moralarekin, dekadentetzat, bizitzaren kontrakotzat jotzen baitzuen. Arrazoimenaren nagusitasuna ere ezbaian jarri zuen, eta, ondorioz, filosofiak Platonez geroztik egindako bidea gogor kritikatu zuen. Gainera, arbuiatu egin zuen marxismoa.

Freud

Freud filosofoa izan zenik zalantzan jar daiteke, giza adimenaren egitura aztertu zuen medikua izan baitzen funtsean. Freudek zalantzan jarri zuen giza jokabidearen arrazionaltasuna. Bere arabera, ezkutuan dauden bulkada irrazionalak dira benetan hori determinatzen dutenak. Eros eta Thanatos, bizi-bulkada edo sexu-grina eta horri kontrajartzen zaion heriotza-bulkada dira, Freuden ustez, giza jokabidean eragin gehien duten faktoreak.

Darwinen eragina

Zenbait autorek Darwinen eragina susmoaren hiru maisuen parekoa izan zela proposatu dute, gizakiari buruzko ikuspegia guztiz aldatzea eragin baitzuen. Darwinek hautespen naturalaren bidezko eboluzioaren bidez azaldu zuen bizidunen jatorria, gizakiarena barne; gizakiari buruzko ikuspegi materialista eta eboluzionista proposatu zuen. Ikuspegi horrek onartezin egin zuen ordura arteko ikuspegi nagusia, gizakia kreazioaren gailurra zelako ikuspegia, alegia.

Entradas relacionadas: