Taldeak, Gizarteratzea eta Giza Harremanak: Gida Osoa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,11 KB

Taldeak eta Gizarteratzea

Egokitu Ezin Soziala eta Gizarteratzea

Egokitu-ezinaren kontzeptua gizakia partaide den talde sozialak edo gizarteak jarritako arau sozialen hausturatzat definitzen da. Gizarteak zuzentzat daukanetik desbideratzen da. Egokitzeko arazoak dituenak, arazoak edo oztopoak izango ditu gizarteratze-prozesuan, taldetik desbideratzen baita.

Giza Taldea: Definizioa eta Ezaugarriak

Taldea bizipen-egitura kolektibo berean parte hartzen duten, elkarrekin komunikatzen diren eta helburu berak dituzten pertsonen multzoa da. Bestalde, pertsona-multzoa bere inguruko pertsonekin eta helburu ezberdinekin elkarreragiten duten multzoa da.

Talde Motak eta Norberaren Parte-hartzea

Familia

Lehen mailako talde txikia da. Lotura afektibo estuko taldeak dira; kohesio-maila handia izaten dute, eta intimitate-maila altua, jarreretan eragin handia. Talde txikiak izaten dira, formalak, nahiz eta taldekide guztiek zenbait arau errespetatu behar izan. Pertenentzia taldeari dagokio, norberak aukeratu gabeko taldea delako.

Kuadrilla

Talde txikia, lehen mailakoa, erreferentziakoa eta informala da. Pertsona gutxik osatutako taldea da. Harremanak sakonak izaten dira talde horietan. Kideak elkartzen dituen lokarria da, itxurari, zaletasunei, ideiei... dagokienez. Elkarrekin egiten dituzte zenbait jarduera, elkarrekin parrandan joatea zein ekintza bortitzak edo delituzkoak, taldearen joeraren arabera. Kuadrillan, den bezalakoa izaten da gizakia, indarkeriarik eta presiorik gabe. Egokitzeko esfortzua oso txikia izaten da, eta ekintzak taldeko kide izateagatik eta taldeko beste kideak bezalakoa izateagatik justifikatzen dira.

Taldearen Faseak eta Gelako Taldearen Egoera

Orientazio-aldia

Talde bat sortzen denean, lehenengo fasean, kideen artean harremana sortzen da. Aldi horretan, gizakiek desorientazio afektiboa sentitzen dute.

Arauak ezartzen diren aldia

Hasierako zailtasunak eta mesfidantzak gainditu ondoren, taldekideek elkar hobeto ezagutzearekin batera, komunikazioa errazagoa egiten da eta truke afektiboak sortzen dira.

Eraginkortasunaren eta talde-integrazioaren aldia

Taldeko komunikazioa irekia bada, gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzen dira, erabakiak adostasunez hartzen dira, eta, gainera, taldearekiko atxikimendu-sentimendu handia sortzen da.

Amaieraren aldia

Helburuak lortu direnean, gerta liteke taldeko kideek nahi izatea taldeak luzaro jarraitzea, baina une bat iristen da non taldea banatzen den. Gure gelako taldea arauak ezartzen diren aldian egongo litzateke.

Argota eta Jerga: Berdintasunak eta Desberdintasunak

Argota

Talde batek (adibidez, kuadrilla batek) desberdintzeko asmoz edo besteek uler ez ditzaten erabiltzen duen hizkuntza da (kartzelako hizkuntza, esate baterako). Esamoldeak edo hitzak taldekide esanguratsuek onartu ahala hartzen ditu taldeak bere argoterako; horrela, besteetatik desberdintzeko elementua izateaz gain, barne-kohesio eragile bilakatzen da.

Jerga edo hizkera

Batzuetan beharrezkoa izaten da objektu, materia, tresna, prozesu eta abarri buruz zehaztasun handiz aritzea. Horrek berariazko hitz egiteko modua eragiten du. Hori dela eta, hizkuntza teknikoak (medikuntzakoa, juridikoa...) edo lanbide jakin batzuetakoak (marinelak...) sortzen dira, gainerakoentzat ulergaitzak.

Berdintasuna

Biak alor bateko profesionalek edo talde batek sortzen duten berariazko hizkerak dira.

Talde Barruko Rolak: Lana, Kohesioa eta Oztopoak

Lana errazteko rolak

  • Antolatzailea/Abiarazlea: Taldearen lana planifikatzen eta abian jartzen du.
  • Argitzailea/Bateratzailea: Ideiak argitzen eta taldekideen arteko adostasuna bilatzen laguntzen du.

Kohesioa mantentzeko rolak

  • Solidarioa: Taldekideei laguntza eta babesa eskaintzen die.
  • Tentsio-gutxitzailea: Tentsioak arintzen eta giro ona mantentzen laguntzen du.

Oztopatzaileak

  • Manipulatzailea: Bere interesak taldearen gainetik jartzen ditu, besteak erabiliz.
  • Aurkari-erasotzailea: Besteak kritikatzen eta erasotzen ditu, gatazkak sortuz.

Motibazioa: Barnekoa eta Kanpokoa

Heziketa-ziklo hau hainbat arrazoi eta motibazio desberdinengatik egiten ari naiz. Kanpoko motibazioa kanpotik datorren motibazioa da, alegia. Ukigarri diren gauzek eragiten dute motibazioa (dirua, sariak, diplomak...) edo ukigarri ez direnek (besteen esker ona, ospe soziala, laneko aitortza...). Kanpoko motibazioa batez ere errefortzuetan oinarritzen da, kanpotik datozen sari eta zigorretan, alegia. Barruko motibazioak, berriz, pertsonak berak eragiten du. Normalean, norberak ezartzen dio bere buruari, eta lorpenak eta emaitzak ikusiz mantentzen da. Pertsona batek ariketa edo ekintzaren bat kanpoko errefortzurik gabe edo sariren bat jasotzeko itxaropenik gabe egiten badu, barruko motibazioa duela esaten da.

Lidergo Demokratikoa eta Haren Balorazioa

Lider demokratikoak taldea orientatu egiten du, helburuak proposatuz eta haiek lortzeko behar dituen tresnak eskainiz. Era berean, taldeak dioena entzun egiten du eta taldekideekin batera hitzartzen du funtzioen eta lanen banaketa. Lider horrek konfiantza du taldean eta haren beharrak asetzeko aukeretan. Hartzen diren erabakietan kide guztien parte-hartzea sustatzen du, eta denak bultzatzen ditu inplikatzera, konprometitzera eta ardurak hartzera. Lidergo demokratikoak komunikazioa, taldeko sormena eta, aldi berean, autonomia erraztu egiten du, hau da, taldea jarduerak egiteko eta errendimendu egokia mantentzeko gai izaten da animatzailea beti aurrean egon gabe ere.

Lidergoa Hezkuntzan eta Talde Motak

Irakaslea da liderra hezkuntza-antolamenduari dagokionez. Talde informalak berez sortzen direnak dira, pertsona batzuen arteko harreman-sistema konplexua izaten da eta talde-egitura hartzen dute. Horrez gain, satisfazio pertsonal eta sozialak ekar ditzakete. Talde oso arautua, aldiz, ez da bat-batean sortzen eta hainbat arau daude; talde formalagoak dira.

Esku-hartze Teknikak Aukeratzea: Animatzailearen Gida

Animatzaile batek, batez ere praktika handirik ez badu, kontuan izan beharko luke erabili diren dinamikak hautatzea, funtzionatzen dutela jakinik. Errazak izatea ere garrantzitsua izango litzateke esperientziarik ez duelako. Erabili ez diren teknikak ez erabiltzea funtsezkoa izango litzateke, funtzionatzen dutela ez dakigulako.

Sinergia eta Haren Garrantzia Talde-lanean

Sinergia: Profesional bakoitzak bere esku dauzkan ezagutza eta teknikak ekartzeko egiten duen ahalegin koordinatuak sortzen duen balioa bakarkako esku-hartze isolatuen batuketa baino handiagoa izaten da. Beraz, talde-lanak sinergia sortzen du.

Sinergia funtsezkoa da talde-lanean, hainbat arrazoirengatik:

  • Pertsona bakoitzaren alderik hoberena sustatzeko.
  • Taldea eraginkorragoa izateko.
  • Taldearen funtzionamendua kide bakoitzaren nortasunetik harago eramateko.
  • Sormena bakoitza bere kabuz arituta baino gehiago sustatzen baitu.
  • Koordinatuta lana egiteko, bakoitzak bere ikuspuntua agertuz eta guztienekin txertatuz, gaiei buruzko ikuspegi zabalagoa eta osatuagoa edukitzeko aukera eskainiz.

Lantaldeak eta Talde Informalak Lan-alorrean

Lantaldea

Lantaldea funtsezko atala izaten da edozein erakundetan. Izan ere, sektore guztietan garatzen ari den konplexutasun gero eta handiagoa dela-eta, jarduera gehienak elkarlanean egin behar izaten dira. Esku-hartze jakin baterako beren prestakuntza, ezagutza, trebetasunak eta eskarmentua jartzen duten pertsonen multzoa da lantaldea. Pertsona-kopuru txiki batek osatzen du, eta printzipio hauen arabera jarduten dira:

  • Helburu komuna lortzeko konpromisoa.
  • Kide bakoitzaren trebetasun, gaitasun eta ahaleginak helburu hori lortzera bideratzea.
  • Zereginak kideen artean banatzea eta aurrez erabakitako metodo eta prozeduren bidez gauzatzea.

Hona hemen abantaila batzuk:

  • Parte-hartzea eta konpromisoa areagotu egiten dira.
  • Emaitzen erantzukizuna taldekide guztiek partekatzen dute.

Hona hemen zailtasun batzuk:

  • Talde-lana motela eta monotonoa izan daiteke.
  • Badira besteen aurrean lotsatzen edo kikiltzen diren pertsonak.

Eskakizun batzuk daude: lanaren planifikazioa, koordinazioa eta komunikazioa.

Talde informala

Berez sortzen dira talde informalak erakundeetan, pertsona batzuen arteko harreman-sistema konplexuak direla medio, eta talde-egitura hartzen dute. Talde informalen sorrera bultzatzen duten elementuetako batzuk hauek dira:

  • Interes eta premia berak izatea.
  • Lan-harreman eta arau berak izatea.

Talde informalek satisfazio pertsonal eta sozialak ekartzen dizkiete kide dituztenei, eta erakundearen ekoizpenean eta funtzionamenduan ere izaten dute eragina, positiboa nahiz negatiboa.

Taldeetan Esku Hartzeko Tekniken Ezaugarriak

Praktikoa eta bizipenezkoa

Jakintza teorikoak errealitatea ezagutu eta ulertu behar du. Ezagutza horiek funtsezkoak dira. Taldeetan esku hartzeko teknika emaitza batzuk lortzeko erabiltzen den prozesu multzoa da. Taldeetan esku hartzeko tekniketan, erantzunak talde-bizipenen eta esperientzien bitartez lortzen dira, egoerak errealak izango balira bezala bizitzera eta sentitzera eramaten dutelako.

Izaera ludikoa

Talde-teknikak jolas edo ariketa bezala agertzen dira, sormena estimulatuz eta emozioak azalaraziz.

Helburuak lortzeko

Helburu zehatz batzuk lortzeko erabiltzen dira, eta prestatuta dagoen jendeak gidatu behar ditu.

Taldeak Osatzeko Teknikak eta Erabilera

Taldekatze askea
Zertan datza: Kideak libreki elkartzen dira, naturalki, beren nahien arabera.
Egoera: Ekoizpen handia behar denean.
Soziograma
Zertan datza: Taldeko harreman-sarearen mapa moduko bat da, taldea osatzen duten kideen arteko harremanak adierazten ditu.
Egoera: Taldearen harremanen inguruko informazioa behar dugunean.
Oxford metodoa
Zertan datza: Taldeak ausaz osatzeko erabiltzen da.
Egoera: Betiko taldetxoak apurtzeko eta taldeko beste kide batzuekin lana egiteko balio du, hau da, lan-harreman berriak sortzeko.
Collagearen metodoa
Zertan datza: Metodo honekin talde bikoitiak, hirukoak, bikoak... osa daitezke. Haur hezkuntzan esaldiak erabili ordez argazkiak, irudiak... erabiltzen dira.
Egoera: Taldeak sortzean, hasierako fasean, elkar ezagutzeko.
Rolen antzezpena
Zertan datza: Rolak taldeka erabaki, partaideei banatu eta beste partaideei aurkeztu beharko dizkiete. Collagearen antzekoa da. Banaketa egiteko, taldekoek ondo ezagutu behar dute elkar eta konfiantza maila handia izateko.
Egoera: Gatazkak ebazteko edo jarrerak lantzeko.

Dramatizazio Teknikak: Antzekotasunak eta Kasuak

Antzekotasunak

Hirurak dramatizazio-teknikak dira, non rol batzuk antzezten diren, hau da, beste paper batean jartzen garen.

Desberdintasunak

Bakarrizketan pertsona bakarra dago, hau da, bakarrik egiten da. Role playinga, berriz, taldeka egiten da.

Kasuak

  • Rolak alderanztea: Gatazkak konpontzeko bi pertsonen artean.
  • Role playinga: Elkar ezagutzeko, iritziak sortzeko, jarrerak lantzeko...
  • Bakarrizketa: Antsietate egoeretan, arazo pertsonalen aurrean...

Rolak Alderanztearen eta Bakarrizketaren Abantailak

Rolak alderanztearen abantailak

  • Munduaren, pertsonen, egoeren eta gertaeren ikuskera eskaintzen du, besteen ikuspegitik.
  • Norbera besteen ikuspuntutik ikusten da.
  • Besteen ikuspuntua, premiak eta arrazoiak hobeto eta malgutasun handiagoz ulertu.

Bakarrizketaren abantailak

  • Jarduten ari den pertsonaren sentimendu eta pentsamenduez jabetzea erraztu egiten da.
  • Adimen intrapertsonala lantzen da.

Talde-dinamikak: Definizioa eta Ezaugarriak

Definizioa

Fikziozko egoeren bidez eta helburu jakinekin planteatzen diren pertsonen arteko elkarreragite-prozesuak dira talde-dinamikak.

Ezaugarriak

  • Portaera orokorra eta kide bakoitzak taldearen eraginez dauzkan aldaera indibidualak agertzen dira.
  • Helburu nagusia partaide bakoitzak “bizi eta sentitzen” duenetik, esperientziatik, ikastea izaten da, praktikan eta teorian.

Zertan laguntzen dute

  • Giza harremanak sakonagoak izaten.
  • Adierazpen askearen bidez gaitasun pertsonal eta sozialak garatzen dira.
  • Emozio berriak aurkitu eta bizitzeko aukera ematen dute.
  • Sentimendu positiboak sustatu.
  • Besteenganako uste orokorrak eta aurreiritziak gutxitzen laguntzen dute.

Non erabili

  • Hezkuntzan, radioterapian, talde-lanean, garapen pertsonalean, psikologian, autolaguntza-taldeetan...

Entradas relacionadas: