Talka Orogenikoak: Kontinentuen Kolizioa eta Euskal Herriko Geologia
Clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,48 KB
Talka Orogenikoen Prozesua
Bi plaka kontinentalen arteko suturan, talka orogeniko bat sortzen da. Talka honek litosfera loditzen du eta ordura arte bi kontinenteen artean sedimentuak pilatzen dira. Suturaren inguruan, plaken arteko marruskadurak eta konpresioak arroken metamorfismoa eta deformazioa eragiten dituzte. Lurrazal kontinentalaren zati bat urtu egiten da.
- Talkaren aurretik bi plaken artean jaitsitako sedimentuak pilatu eta tolestu egiten dira, goraguneak eratuz.
- Sedimentuen artean ofiolitoak izan daitezke.
- Bi plaka kontinentalen artean zegoen litosfera ozeanikoaren zatien obdukzioengatik sortzen dira.
- Plaka ozeanikoa askatu eta azkenean azpiratu egiten da.
- Bi litosfera kontinentalak bata bestean sartuta gelditzen dira.
- Kontinenteek talka egiterakoan, litosfera kontinentala hautsi egiten da, faila handiak eratuz.
Talka Orogenikoen Adibidea: Iberiar Penintsula
Espainian talka orogenikoen adibidea:
Duela 60 milioi urte, Iberiar penintsula uharte bat zen, itsasadar estu eta sakon batek Europa banatzen zuelarik. Pirinioetako iparraldeko faila zegoen Iberiar penintsularen iparraldean, eta hegoaldean Gibraltarko faila.
Ekialderantz desplazatzen ari zen Iberiar plaka. Iberia eta Europa arteko litosfera ozeaniko txikia Europaren azpian sartzen hasi zen (subdukzioa). Talka honen ondorioz, Iberia eta Europa arteko itsasoan pilatutako sedimentuetatik sortutako arroka sedimentarioak tolestu eta Pirinioak sortu ziren, eta horrek Pirinio axialak sorrarazi zituen.
Duela 25 milioi urte, Iberiar plakak Alborango plakaren aurka talka egin zuen. Bi plaketako plataforma kontinentaletan pilatutako sedimentuak tolestutako arroka sedimentarioak dira, eta Mendikate Prebetikoan eta Subbetikoan daude.
Lurrikarak Iberiar Penintsulan
Pirinioek, adibidez, amaitu dute dagoeneko konbergentzia higidura, baina goratze prozesuak martxan daude oraindik. Iberiar plakaren muturra litosfera azpiko mantuaren azpian hondoratu da.
Bi arrazoi direla eta dago jarduera sismikoa Espainian:
- Goraguneen eratzeak distentsioa eragiten du.
- Ebaki esfortsuak sortzen dira failetan.
Hiru Faila Nagusi Iberiar Plakan
Iberiar plakan hiru faila nagusi daude:
- Pirinioetako failak
- Mendikate Betikoetako failak
- Gibraltarko failak