Telebista Digitala: Baliabide Teknikoak (Galdeketa 01)
Clasificado en Informática
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,7 KB
Telebista Digitala: Baliabide Teknikoak
Galdeketa 01
- Telebista analogikoak digitalarekin konparatuta 10 aldiz banda zabalagoa erabiltzen du.
- Hiru ezaugarri dira telebista digitala neurri onargarrietan igortzeko aukera ematen dutenak:
- Krominantzia murrizketa,
- Konpresio teknikak,
- Espektroa erabiltzeko modu efizientea.
- Kanal analogiko bakar batek okupatzen duen banda zabaleran lau “programa” digital baino gehiago sar daitezke.
- Igortze digitalaren espektroaren erabilera efizienteaz gain, beste abantaila batzuk ditu:
- Irudiaren kalitatea,
- Seinale/zarata erlazio baxua,
- Interferentzia eza.
- Telebistaren igorpen digitalaren prozesua audio eta bideo seinaleen bihurketa analogiko-digitalarekin hasten da. Honek emandako biten segida konprimitu eta kodetu egiten da MPEG kodifikatzailea erabiliz.
- Telebistaren igorpen digitalaren prozesuan, programa-fluxuen (program stream, PS) deritzon datu-paketeen segida aterako da. Pakete hauek hainbat programa ezberdinenak dira eta multiplexadorean sartzen dira garraio-fluxu bakar bat osatzeko (transport stream, TS).
- Multiplexadorean sartutako datuen fluxua kanal analogikoaren bandaren barruan kokatzen da, uhin garraiatzaile pila modulatuz.
- Nazioarteko Telekomunikazio Elkarteak (ITU) 1982. urtean CCIR 601 arauak eskaintzen ditu, bideo analogiko elkargurutzatua behar bezala digitalizatzeko estandarra.
- Ordura arteko sistema aniztasuna gainditu nahian, formatu digital berberak 525 lerro/60 Hz (NTSC) eta 625 lerro/50 Hz (PAL eta SECAM) dituzten sistementzat balio du.
- PAL, SECAM eta NTSC sistemek Y, B-Y eta R-Y seinaleak erabiltzen dituztenez, CCIR 601 arauak bananduta digitalizatzen ditu hiru osagaiak, hiru datu-fluxu desberdinetan bihurtuz.
- Honi esker, krominantziako bi osagaiak “azpilagintzeko” aukera dago, gure kolore-bereizmen baxuagoa aprobetxatuz.
- Bideo-seinaleak digitalizatzeko, berauen edukia koadroz koadro eta lerroz lerro lagindu behar da.
- Bideo-seinaleak digitalizatzeko, bideo-lerroen tarte aktiboak bakarrik hartzen dira kontuan, ezabatze tarteak eta sinkronismoak alde batera utzita.
- Bideo-seinaleak digitalizatzeko, behar den laginketa-frekuentzia aukeratzerakoan, oinarrizko irizpide bat Nyquist-en teorema da.
- Nyquist-en teoremaren arabera, laginketaren abiadura seinale analogikoaren frekuentzia altuenaren bikoitza izan behar du gutxienez.
- Bideo-seinale analogikoa 6 MHz-ko banda izatera irits daitekeenez, bere laginketa-frekuentzia ez litzateke 12 MHz baino baxuagoa izan beharko.
- Bideo-seinaleak digitalizatzeko, laginketa-frekuentzia PAL/SECAM eta NTSC lerro-frekuentzien zatigarria izatea bilatzen da (15,625 kHz eta 15,734 kHz hurrenez hurren).
- CCIR 601 arauak 13,5 MHz-ko laginketa-abiadura gomendatzen du luminantzia-seinalearentzat, honek baitauzka frekuentzia altuenak.
- Arlo digitalean Cr eta Cb bezala ezagutzen diren kolore-diferentzia seinaleentzat, CCIR 601 arauaren arabera, luminantziaren laginketa-abiadura erdia nahikoa dela dio (6,75 MHz).
- Frekuentzia hauek luminantziaren 720 lagin sortzen dituzte lerro bakoitzeko eta kolore-diferentzia bakoitzaren 360 lagin.
- Laginketa egitura hau YCbCr 4:2:2 aipamenaz izendatzen da.