Telebista eta Marrazki Bizidunak: Analisia eta Ezaugarriak

Clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,76 KB

Telebista Kanal Tematikoen Abantailak eta Desabantailak

Eredu berriaren abantailak bistan dira: publizitatea desagertzen da, edo, behintzat, ez ditu edukiak eteten; ikusleen gustuetatik gertuago kokatzen dira aipatu kanal tematikoak; programak jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin ikus litezke; kalitatezko ekoizpenek tokia aurkitzen dute kanal tematikoetan...

Itxurazko aniztasunaren azpian, baina, eredu berdintzaile eta kolonizatzailea ezkutatzen da; telebista-kanal asko AEBetakoak eta Erresuma Batukoak baitira, eta telefilm edo pelikulekin gertatzen den bezala, herrialde horien kultura- eta ideologia-ereduak zabaldu eta orokortzen dituzte.

Marrazki Bizidunen Historia eta Ekoizpena

Nor izan zen lehenengo marrazki bizidunen ekoizlea?

Walt Disney aitzindaria izan zen marrazki bizidunen ekoizpenean. Hala ere, haren produktuen sentsiberatasuna, haren istorioen kontserbadorismo moralizatzailea (Rico, 1992) eta haren pertsonaia asexuatu, manikeo (onak ala gaiztoak) eta estereotipatuak kritikatuak izan dira.

Zein herrialdetan ekoizten dira marrazki bizidunen serie gehien?

Hasieran, AEB izan zen, Walt Disney buru zuela, marrazki bizidunen ekoizpenean arrakastatsuena. Baina, urteak joan ahala, Japoniak ere indar handia hartu zuen, eta produkzioa inbaditu zuten. Enpresa batzuek 26 minutuko kapitulu bat egun bateko lanaldian egin dezakete (Alonso, Matilla eta Vazquez, 1995).

Marrazki Bizidunen Eragina eta Baloreak

"Harriketarrak" marrazki bizidunen serieak balore hezitzaileak lantzen ditu?

Ez. Esan genezake estereotipoak sortzen dituela. Izan ere, familia tradizional bat irudikatzen dute testuinguru garaikidea aldatuz: aurrehistoria lehenengoan eta etorkizuna bigarrenean. Baina gizon-aita-langile-familia-buru eta emakume-emazte-etxeko andere paperak argi zehaztuta daude.

Zergatik da "Dragoi Bola" seriea hain arrakastatsua haur eta gazteen artean?

Istorioak gaiztoen eta onen arteko amaigabeko borrokak dira, arte martzialen erakustaldi luze eta aspergarriak. Kapitulu bakoitzaren amaieran, “jarraituko du” leloak suspensea mantentzen du. Elementu magikoak errealismo ukituekin nahasten dira: hegan egiteko eta aparteko botereak dituzte pertsonaia batzuek, odola ikusten da eta ukitu erotikoak ere agertzen dira.

Zeintzuk dira helduentzako marrazki bizidunen ezaugarriak?

Elkarrizketa zorrotz eta ironikoak, egoera dibertigarriak eta pertsonaien galeria gero eta handiagoa aurkezten dute, bakoitzak bere ezaugarriekin.

Zeintzuk dira marrazki bizidunetan erabiltzen diren baliabide grafikoak?

Iraupen laburra, marrazkiaren sinpletasuna, koloreen arteko kontrasteen erabilpena (ikusle txikiarengan eragin psikologiko handikoa), musika, soinu-efektuak, efektu bereziak eta narrazioaren erritmo biziak dira, guztiak haurrarekin sintonizatzen duten osagaiak.

Nolakoak dira animaziozko produktuetako pertsonaiak?

Pertsonaia onak oso onak dira, eta gaiztoak, oso gaiztoak. Ez dira agertzen pertsonaiengan kontraesanak, zalantzak edo barne-eboluzioak, eta nekez ikusten dira negoziazioak, itunak edo alde anitzeko akordioak.

Haurrentzako programetan islatzen den ideologia anitza da?

Bai. Jendarte industrializatuetan, balore materialistak (indibidualismoa) zein prosozialak (lankidetza) ematen dira, eta telebistak horiek zabaltzen laguntzen du. Batzuetan, telebistak eskolako curriculumak garatzen dituen kontrako baloreak defendatzen ditu. Baina, denbora-pasarako ez ezik, telebistaren heziketarako ahalmenak aitortu behar dira, eta tresna baliagarritzat hartzen da baloreak irakatsi eta ikasteko, aurkezten dituen narrazioen bidez (Medrano, Aierbe eta Orejudo, 2010).

Indibidualismoa eta lankidetza balore kontrajarriak dira?

Bai.

Entradas relacionadas: