Tenperatura, Beroa eta Eskala Termometrikoak
Clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB
Tenperatura
Gorputz baten tenperatura haren partikulen mugimenduaren mende dagoen propietatea da. Gorputz baten tenperatura (T) hura osatzen duten partikulen batez besteko energia zinetikoa neurtzeko modu bat da.
Beroa
Tenperatura desberdina duten bi gorputzek elkar ukitzen dutenean batetik bestera transferitzen den energia da beroa.
Bero-transferentzia eta Oreka Termikoa
Tenperatura desberdina duten bi gorputz kontaktuan jartzean, tenperatura altuena duen gorputzak beroa ematen dio tenperatura baxuena duenari, bien tenperaturak berdindu arte. Hori gertatzen denean, bi gorputzek oreka termikoa lortu dutela diogu.
Tenperatura desberdina duten bi gorputz kontaktuan jarriz gero, beroa trukatzen dute. Trukatzen duten bero kantitatea gorputzaren barne-energiaren araberakoa da; hots, masaren eta tenperaturaren araberakoa.
Orokorrean, gorputz batek beroa hartzen badu, handitu eta dilatatu egiten da; beroa galtzen badu, txikitu eta uzkurtu egiten da.
Bero Espezifikoa
Bero espezifikoa substantzia baten 1 kg-ri haren tenperatura 1 K igotzeko eman beharreko bero kantitatea da.
Izozmendiak eta Uraren Dilatazio Bitxia
Uraren dilatazio bitxiaren ondorioz, izozmendiek itsasoan flotatzen dute. Izozmendiaren zortzirena soilik irteten da uraren gainazalera.
Eskala Termometrikoak
Eskala Absolutua (Kelvin)
- Eskala zientifikoa da.
- Nazioarteko Sistemako (NS) unitatea da (Kelvin (K)).
- Eskala -273,15 ºC-tan hasten da (zero absolutua).
- Uraren urtze-tenperatura 273,15 K da, eta irakite-tenperatura 373,15 K.
- Kelvin eskalak ez du balio negatiborik.
Celsius Eskala (ºC)
- Eskala erabiliena da.
- Tenperatura Celsius gradutan edo zentigradutan (ºC) neurtzen du.
- 1 atm-ko presioan, uraren urtze-tenperatura 0 ºC eta uraren irakite-tenperatura 100 ºC erabiltzen dira puntu finko gisa.
- 0 ºC-tik behera zenbaki negatiboak daude.
Fahrenheit Eskala (ºF)
- Eskala anglosaxoia da.
- Tenperatura Fahrenheit gradutan neurtzen du.
- Fahrenheitek laborategian lortu ahal izan zuen.
- Tenperatura baxuena 0 ºF eta giza gorputzarena 100 ºF erabiltzen dira puntu finko gisa.
- 0 ºF-tik behera zenbaki negatiboak daude.
- Uraren urtze-tenperatura 32 ºF-koa da, eta irakite-tenperatura 212 ºF-koa.
- Bi puntu horien artean 180 tarte daude.
Tenperatura Eskalen Arteko Formulak
T(K) = T(ºC) + 273.15
T(ºC) = T(K) - 273.15
T(ºC) / 100 = (T(ºF) - 32) / 180