Tenperatura eta Beroa: Kontzeptuak eta Eragina Materian

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,19 KB

1. Zer da Tenperatura?

Tenperatura: Gorputz baten partikulen mugimenduaren mende dagoen propietate fisikoa da. Materiaren tenperatura zenbat eta altuagoa izan, partikulak azkarrago mugituko dira.
Mugitzen ari diren partikulek energia zinetikoa izango dute.
Barne Energia: Gorputz baten partikula guztien energia (partikula bakoitzaren energia zinetikoaren batura).
  • Partikula kopurua handiagoa, barne energia handiagoa.
  • Partikulen arteko lotura sendoagoak, barne energia txikiagoa.
  • Tenperatura altuagoa, barne energia altuagoa.

1.1. Hotza ala Beroa?

  • Objektu bat hotza edo beroa dagoen jakiteko, ukimena erabiltzen dugu => Pertzepzioa ez da objektiboa.
  • Bero eta hotz sentsazioak faktore hauen mende daude:
    • Ukitu dugun gorputzaren tenperatura, eta aurretik ukitu dugunarena.
    • Gure gorputzeko beroa zer abiaduran igarotzen den ukitzen dugun gorputzera.

1.2. Termometroa

Gorputz baten tenperatura neurtzeko tresna. => Termometroa

1.3. Tenperatura Magnitudea

  • Zenbat eta altuagoa izan materiaren tenperatura, orduan eta bizkorrago mugitzen dira haren partikulak => Tª partikulen mugimenduaren mende dagoen propietatea.
  • Mugitzen ari diren partikulek energia zinetikoa daukate => Gorputz baten tenperatura hura osatzen duten partikulen batez besteko energia zinetikoa estimatzeko modu bat da.

1.4. Barne-Energia

  • Gorputz baten barne energia gorputz hori osatzen duten partikula guztien energia da. => Partikula guztien batura.
  • Faktore hauen mende dago:
    • Partikulen kopurua (masa)
    • Substantzia mota (partikulen arteko indarra)
    • Tenperatura (mugimenduen bizkortasuna)

2. Zer da Beroa?

Tenperatura desberdina duten bi gorputzek elkar ukitzen dutenean batetik bestera transferitzen den energia termikoa da.
NS : joule (J) 1 kcal=1000 cal
1 cal = 4,18 J

2.1. Oreka Termikoa

Tenperatura desberdina duten bi gorputz kontaktuan jartzean, tenperatura altuena duen gorputzak beroa ematen dio tenperatura baxuena duenari, bien tenperaturak berdindu arte.

3. Beroa eta Dilatazioa

Gorputz batek beroa hartzen badu, handitu eta dilatatu egiten da; beroa galtzen badu, txikitu eta uzkurtu.

3.1. Uraren Kasu Bitxia

Materia berotzean, partikulen abiadura handitzen denez, bolumena handitu egiten da. Horren ondorioz, dentsitatea murrizten da.
d = 1 g/cm3
Baina uraren kasua salbuespen bat da.
Ura hoztean bolumena handitzen da eta horren ondorioz, dentsitatea jaitsi egin behar da derrigorrez.

4. Beroa eta Tenperatura-Aldaketa

Q= Beroa (J)
m= masa (kg)
Tf= amaierako tenperatura (K)
T0=hasierako tenperatura (K)
Ce = Bero espezifikoa (J/KKg)
Bero Espezifikoa substantzia baten 1 kg-ri haren tenperatura 1K igotzeko eman beharreko bero kantitatea da. => Substantzien ezaugarri bereizgarria.
  • Masa: Zenbat eta handiagoa izan masa, orduan eta gutxiago aldatzen da tenperatura.
  • Materia-mota: Masa bera izan arren, bero kantitate bera jasotzean olioaren tenperatura urarena baino gehiago handitzen da. (Bero espezifiko baxuagoa)
Q = m.Ce.(Tf - T0)

5. Beroa eta Egoera-Aldaketak

Beroak gorputz baten egoera fisikoa alda dezake.
Egoeraz aldatzen den gorputz batek hartzen edo galtzen duen beroa haren partikulen arteko indarrak aldatzeko erabiltzen da.
Horregaitik, egoera-aldaketa gertatzen den bitartean, tenperatura ez da aldatzen.
Zenbat eta bero handiagoa jaso, orduan eta materia kantitate handiagoa aldatzen da egoeraz.

6. Beroaren Hedapena

Eroapena - Beroak solidoetan zehar hedatzeko erabiltzen duen mekanismoa da.
Konbekzioa - Beroa likidoetan eta gasetan hedatzen duen mekanismoa da.
Erradiazioa - Beroa materialik gabeko ingurunetan hedatzeko mekanismoa da.

Entradas relacionadas: