Tenperatura eta Beroa: Kontzeptuak eta Transmisioa

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB

Tenperatura eta Beroa

Tenperatura

Gorputz baten tenperatura gorputz horren partikulen energia zinetikoaren neurria da. Beraz, gorputz batek tenperatura altua duela esaten dugunean, haren atomoak eta molekulak oso azkar higitzen direla esaten ari gara.

Eskala Termometrikoak

  • Celsius: 0 - 100 (100 zatitan banatzen da)
  • Fahrenheit: 32 - 212 (180 zatitan banatzen da)
  • Kelvin: 273 - 373 (100 zatitan banatzen da)

Formula baliokideak: ºC/100 = (ºF - 32)/180; ºK = ºC + 273

Termometroak

Tenperaturaren zenbakizko balioa lortzeko, termometro izeneko tresnak erabiltzen ditugu. Termometro arruntak dilatazioan oinarritzen dira; fenomeno fisiko horren arabera, likido batzuk (merkurioa edo alkohola) dilatatu egiten dira tenperatura igotzen denean.

Beroa

Beroa terminoa erabiltzen dugunean, gorputz beroek gorputz hotzei transmititzen dieten energia termikoaz ari gara. Gorputz beroa hoztu egiten da, eta hotza berotu, oreka termikoa lortu arte. Bere unitatea Joule da (J).

Beroaren Transmisioa

Kondukzioa

Solidoetan gertatzen da. Berotzen den objektu zatian, handitu egiten da partikulen energia zinetikoa, eta beren higiduraren zati bat transmititzen diete eldameneko partikulei. Horrela, beroa objektu osora banatzen da.

Konbekzioa

Fluidoetan gertatzen da. Tenperatura igotzean, txikitu egiten da fluidoen dentsitatea, eta gorantz egiten dute; partikulak hozten direnean, aldiz, jaisteko joera dute.

Erradiazioa

Materiarik behar ez duen energia transmititzeko modu bakarra da. Gorputz guztiek igortzen dute beroa erradiazio bidez bere tenperaturaren arabera: zenbat eta altuagoa tenperatura, orduan eta handiagoa erradiazioa.

Beroaren Efektuak Gorputzetan

Tenperatura Aldaketak

Tenperatura-igoera da gorputzei beroa ematen zaienean gerta daitekeen efektu bat.

Substantziaren Masa

Zenbat eta handiagoa izan gorputzaren masa, orduan eta handiagoa da haren tenperatura balio jakin batera arte igotzeko behar den bero kantitatea.

Substantzia Mota

Material bakoitzak bero espezifiko (Ce) izeneko propietate bat du; hots, substantzia horren 1 kg-en tenperatura 1 gradu zentigradu igotzeko behar den energia kantitatea.

Egoera Aldaketak

Egoera aldaketa nagusiak:

  • S → G: Sublimazioa
  • G → S: Alderantzizko sublimazioa
  • S → L: Fusioa
  • L → S: Solidotzea
  • L → G: Baporizazioa
  • G → L: Likidotzea

Dilatazioa

Beroak dilatazioak eragiten ditu gorputz guztietan. Dilatazioa materiaren bolumena handitzea da tenperatura igotzen denean. Tenperatura igotzen denean partikulen agitazioa handitu egiten da, eta horrek urrundu egiten ditu bata bestetik espazioko hiru dimentsiotan. Substantzia guztiak ez dira modu berean dilatatzen, eta bakoitzak bere dilatazio-koefizientea du.

Entradas relacionadas: