Tenperatura decinizioa
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,73 KB
Bero ponpa Aurreko atalean ikusi dugin bezala fluido frigorigenoa kondentsadorera iristen denean, Q1 bero kantitate bat askatu eta ingurunean galtzen da. Gakoa, horrenbestez, bero hau beste espazio bat berotzeko erabili ahal izatean datza. Efektu hau eragiteko eginkizuna duen gailuari bero ponpa esaten zaio. • Bero ponpa: kondentsadorean askatutako beroa espazio jakin bat berotzeko aprobetxa dezakeen hozte makina da.
Osaera eta funtzionamendua Bero ponparen funtzionamendu printzipioa aurreko atalean hozte makinentzat azaldutako berbera da. Bien arteko desberdintasuna lortu nahi den helburuan datza: • Hozteko makinak lurrungailuan hozte efektu bat sortzea du helburu, eta horretarako bakarrik proiektatzen da. • Bero ponpak lurrungailuan hozte efektu bat eta kondentsadorean berotze efektu bat sortzea du helburu, eta bi eginkizunetarako proiektatzen da.
Beroa sortzeko Hozkailuan bezala iturri hotzetik beroa xurgatzeko zer edo zer hotzago jarri behar zaio ondoan. Hotz hori ohiko hozkailu sistemaren bitartez lortzen da.
• Hedapen sistema (espantsio balbula) heltzen den presio altuko likidoa bertatik pasatzean hedatzen da eta, honen ondorioz, hozten da. • Lurrungailuan iturri hotzetik beroa (Q2) xurgatzen da. Baina iturri hotza, kasu hauetan, ez da inoiz hoztuko, kaleko airea, lur azpiko ur freatikoak edo lurra bera direlako eta tenperatura konstantea mantentzen dute. • Lurrundutako gasa konprimitu egiten da gas bero eta presio altukoa lortuz. • Kondentsadorera heltzen den presio eta tenperatura altuko gasari haizegailu baten bitartez, edo bero-trukagailu baten bitartez, aterako zaio beroa (Q1) nahi duguna berotzeko.
Hotza sortzeko
Kasu honetan, suposatu behar dugu kalean bero handia dagoela eta etxean apur bat freskoago. Hala eta guztiz ere hotzago nahi dugu barrukoa. Horretarako xurgatu behar izango diogu beroa eta kalera edo kanpora bota. Beti bezala barruko tenperatura baino hotzago bat ipini behar diogu ondoan bere beroa xurgatu ahal izateko. Horrek esan nahi du lurrungailua gela barnean egon behar duela eta, era berean, kondentsadorea kanpoan. Hori guztia lortzeko ez zaio buelta eman behar gure aurreko makinari, izan ere sistema simetrikoa bada nahikoa izango da konpresoreari bira noranzkoa aldatzea edo balbula batzuen bitartez fluidoaren noranzkoa aldatzea. Helburua bero-ponparen kontrakoa bada ere, funtzionamendua berbera du.