Termodinamikaren Oinarriak eta Printzipioak
Clasificado en Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,04 KB
Oinarrizko Kontzeptuak
Termodinamika: Transferentzia-prozesuan energiaren eta substantzien arteko erlazioak aztertzen dituen zientzia. Energia: Efektu bat sortzeko gaitasuna (EZ EP). Beroa: Gorputzen arteko energia-transferentzia mota.
Sistema Termodinamikoak
- Masaren arabera: Itxiak, irekiak.
- Energiaren arabera: Isolatuak, ez-isolatuak.
- Osagai kopurua: Sustantzia puruak, ez-puruak.
- Fase kopurua: Homogeneoak, heterogeneoak.
Sistemaren Limiteak
Adiabatikoak/diatermoak, zurrunak/higikorrak, iragazkorrak/iragazkaitzak. V eta m estentsiboak dira, T intentsiboa.
Oreka Termodinamikoa
Sistema isolatu batean denborarekiko aldagaiak ez dira aldatzen. Oreka termikoa, mekanikoa eta kimikoa. Denborarekin sistema orekan jartzen da. Prozesu kuasiestatikoak eta prozesu leheneragarriak.
Egoera-ekuazioa
Orekan dagoen sistema baten egoera definitzen duten aldagai termodinamikoen funtzio-erlazioa. Esperimentalki lortua. PV=RT, Van der Waals. Jariakinen jokabidea (gasetik lurrunera pasatzea).
Gas Idealen Barne Energia
Translazio, errotazio eta bibrazioaren energia T-ren menpekoa da. Molekulen arteko elkarrekintzaren energia potentziala (Ep) T eta V-ren menpekoa da. Jouleren esperimentua: A eta B ganbarak, gasa/hutsa. P/2, 2V, T. P eta V ez dira konstanteak, U T-ren menpekoa da.
Gas Idealen Prozesuak
- Isobarikoak: P konstante.
- Isokoroak: V konstante.
- Isotermoak: T konstante.
Termodinamikaren Lehenengo Printzipioa
Barneko energiaren kontserbazio-legea: prozesu jakin batean, sistema baten barneko energia-aldaketa ingurunearekin trukatutako beroaren eta sistema eta ingurune arteko elkarreragin-indarrek egindako lanaren baliokide da. Enuntziatu hau honako era matematiko honetan adierazten da: ΔU = Q + W.
ΔEI sistemaren barneko energia-aldaketa izanik, Q trukatutako beroa eta W burututako lana.
Eskuarki onartutako zeinu-araua dela eta, sistema batek xurgatutako Q bero-energia barneko energia gehitzeko eta lan bat gauzatzeko erabiltzen da; hortaz, termodinamikaren lehenengo printzipioa hobe litzateke honako era honetan idaztea: Q = ΔU + W.
Lehenengo Printzipioa Sistema Irekietan
Materia-fluxua. Erregimen egonkorrean: Sartzen den E = Ateratzen den E. Q = m(h2 - h1) + W.
Bernoulliren Ekuazioa
Jariakina likidoa bada, substantzia konprimaezina da, V1 = V2. 0 = (P1-P2)/ρ + (C22-C21)/2 + g(Z2-Z1) + W + (u2-u1-Q).
Egoera-ekuazioaren Aplikazio Ohikoak
- Turbinak
- Konpresoreak eta ponpak
- Toberak
- Estutze-prozesuak balbulatan
- Galdarak