Testu-antolaketa eta argudio-estrategiak Euskaraz

Clasificado en Medicina y Ciencias de la salud

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,83 KB

Azalpena: Arazoa-Konponbidea, Arazoa-Ondorioa

Fenomenoaren ondorioa azaltzen du lehen eta gero honen kausak.

Metabolismoa da animalia homeotermo guztien bero-iturri nagusia. Iturri hori gabe, gorputz-tenperatura ezin izango lukete konstante mantendu. Metabolismo-jarduera osoari dagokio bero-ekoizpena, baina animalia homeotermo batzuek beroa ekoizteko berariazko zeregina duen ehun mota bat dute: gantz nabarra deitzen zaio ehun horri. (Perez Iglesias, J. I. eta Urrutia Barandika, M.B (2011). Animalien aferak. EHU)

Autoritatea

Zientzialariaren ikuspuntutik, hizkuntzaren konplexutasuna gure sortzeko ondare biologikoaren osagaia da; ez da gurasoek seme-alabei irakasten dieten zerbait, edo eskolan landu beharreko zerbait. Oskar Wildek esan bezala: “Gauza miresgarria da, bai, hezkuntza; baina noizean behin, on da gogoratzea jakitea merezi duenik ezin irakats daitekeela” (Steven Pinker)

Fokalizatzea. Garatzea

Ideia nagusia daraman esaldi bat du ardatz eta adibideak, xehetasunak, salbuespenak, argudioak eta beste ematen dituen beste esaldi bat osagarri.

Informazioari gaur egun jar dakiokeen oztopo nagusia ikuskizun bihurtu nahi izatearena da, sentsazionalismoa edozein preziotan bilatu nahi izatea, horrek zentzugabekeriak, gezurrak eta trikimailuak ekar ditzakeelako. Gero eta maizago kazetari batzuek ez dute zalantzarik egiten albisteak manipulatzeko —indar handiagoa emateko edo alderdi ikusgarriren bat nahiz bestela aterako ez litzatekeen ondorio bat nabarmentzeko—, erreportaje baten alderdi batzuk itxuraldatzeko, edo kazetariaren irudimenetik, haren usteetatik edo kontrastatu gabeko alderdietatik heldu den egoera bat errealitate bat balitz bezala aurkezteko.

Korrelazioa: Kausa-Ondorioa

Bi atal dauzka: batean fenomeno baten arrazoia aurkezten zaigu; bestean, berriz, haren ondorioa azaltzen da. Adibidez: Eguzkiaren argiak izarrena estaltzen duelako, egunez ez da ikusten izarren argia.

Ikerketa batzuek erakutsi dute lotura handia dagoela apunteak hartzeko gaitasuna eta ikastearen erraztasuna. Apunteak hartzeak esan nahi du informazioak berregin, berrantolatu eta bereziki egileak errol aktiboago hartu eta bere arreta handitu. Ez zen erraza esperimentuetan korrelazio hau frogatzea, apunteak hartzen diren bitartean, eta ondoren ere, jarduera asko egiten baitira. Nabaria zen hala ere, apunteak zenbat eta “pertsonalagoak” izan, orduan eta eraginkorragoak direla. Apunte onak sortzeko esfortzuak ikastea errazten du. Horregatik irakasleak banatutako edo adierazitako apunteek eta liburuetako eskemek balio erlatiboa dute. Ikasleek eskuliburuak kontsultatzen dituztenean, ulermenaren eta arrazoinamenduaren esfortzua oroimenera daramate, baina arrakasta gutxirekin (Serafini, M.T. (1991). Cómo se estudia. Paidos. Barcelona. (itzulia))

Entradas relacionadas: