Testu Azalpen Motak eta Argudiaketaren Egitura
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,27 KB
Testu Azalpen Motak eta Argudiaketaren Ezaugarriak
Azalpen Limurtzailea
Azalpen mota honen helburua hartzailea konbentzitzea da.
Ezaugarriak
- Normalean, mota honetako azalpenetan egia biribilak esaten dira.
- Arrazoiak garbiak eta zehatzak dira, edonork ulertzeko modukoak.
- Azalpena egiten duenak zuzenean hitz egiten die hartzaileei, batzuetan haien izena aipatuz, komunikazioa zuzenagoa izan dadin.
- Hizlariak nolabaiteko nagusitasuna izan ohi du entzuleengan.
Baliabideak
- Maiz galdera erretorikoak eta aginterako formak erabiltzen dira.
- Konparazioak eta adibideak erabiltzen dira, kontrasteak azpimarratzeko.
- Gauza asko puztu egiten dira, oinarrian egia badira ere.
- Euskaraz, horrelakoetan, plural hurbila erabiltzen baita sarri askotan.
Azalpen Zirraragarria
Testu honen helburua irakurlearengan emozioak eta zirrara sortzea da.
Ezaugarriak eta Helburua
- Idazlearen helburua irakurlea hunkitzea, nolabaiteko zirrara sortzea da.
- Zirrara sortzeko, pertsonaien iritziak eta gogoetak tartekatzen dira azalpenean.
- Idazleak errealitatea benetan den bezala nahiz itxuraldatuta ager dezake.
- Nahiz eta garrantzitsurik ez izan, xehetasun zirraragarrienak beti aipatzen dira.
Baliabideak
- Adjektibo ugari agertzen dira, zirrara sortzeko oso baliagarriak baitira.
- Harridurazko esaldiak maiz azaltzen dira, bai idazleak bai pertsonaiek esanda.
- Hiperboleak, hots, exajerazio handiak, ere oso erabiliak dira.
Azalpen Zehatzailea
Azalpen mota hau hitz, objektu edo gertaera baten definizioa eta xehetasunak emateko erabiltzen da.
Ezaugarriak
- Azalpen mota hau gehienetan hitz, objektu edota gertaera bat zehazten hasteko abiapuntua izaten da.
- Helburua zehaztea da; beraz, detailerik txikienak ere aipatu beharra dago.
- Askotan, zehazten dena zer edo nolakoa den esateaz gain, idazle, pertsonaia edo irakurlearengan zer-nolako eragina duen ere azaltzen da.
Baliabideak
- Normalean izen eta adjektibo asko agertzen dira.
- Leku-denborazko lokailuak maiz erabiltzen dira, zehazten dena espazio eta garai jakin batean kokatzeko.
- Gehiago zehazteko, izen bereziak, data konkretuak eta abar agertzen dira.
- Inoiz, zehaztapena janzteko, konparazioak ager daitezke.
Argudiaketa
Argudiaketa testu batean ideia bat defendatzen da, arrazoiak eta frogak erabiliz.
Ezaugarriak
- Argudiaketan, idazleak edo pertsonak ideia zehatz bat defendatzen du, arrazoiak eta argudioak emanez.
- Argudiaketak hiru atal izan ohi ditu: ideiaren aipamena, arrazoien edo argudioen atala, eta ondorioa.
- Argudioak hurrenkera jakin batean adierazi ohi dira, hots, garrantzi txikiagoak aurrena eta gero garrantzitsuak.
- Argudiaketak ordenatuta egon behar du, ondorioa argia izan dadin.
Baliabideak
- Menpeko perpausak erabiltzen dira: kausazkoak, baldintzakoak eta ondoriokoak, eta horiei dagozkien partikulak: beraz, zeren, eta abar.
- Galdera erretorikoak maiz azaltzen dira.
- Sarritan datu zehatzak ematen dira, argudiaketa zehaztearren.