Testu-estrategiak eta adibideak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,01 KB
1. Sarrerakoa
Gaira hurbildu eta interesa sortu. Gaia aurkeztu. Testua ulertzeko giltza eman. Kiztikatu irakurlea, itxaropenak sortu.
Liburu adimen-ezetik? Honi erantzuteko, erakutsiko dugu gogo bat atal txiki askoz eraiki daitekeela, horietako bakoitza berez adingabea delarik. Minsky, M. (2008). Gogoaren elkartea. Klasikoak. (Gogoek nola funtzionatzen duten azaltzen saiatzen da. Nola sor daiteke adimena)
2. Bukaerakoa
Informazioa itxi, azaldutakoa laburbildu, arazoari konponbidea eman.
Liburu honek abiapuntutzat hartzen du izaki gogodun oro, dela burmuina dela makina, pentsatzeko gai ez diren gauza txikiagoz osatuta dagoela. Liburuaren egitura bera ere horren erakusle da: orrialde bakoitzak beste orrialde batzuek egiten dutenari probetxua ateratzen dion teoria edo ideia bat aztertzen du. (…) Giza adimena sare korapilatsu bateko konexioen ondorioa da; eta txukunki ordenatuta balegoke, ez litzateke giza adimena izango. Minsky, M. (2008)
3. Definizioa
Proposizio bat da zeinaren bidez era unibokoan eta zehatz azaltzen den adigai (kontzeptu) edo hitz baten ulermena. Gaiaren oinarrizko kualitateak finkatzen dira. Beraz, objektu, egoera edo abstrakzio baten deskribapena da.
Sinpleago, irakurtzea honela defini liteke: Eraikitze hori irakurlearen eta testuaren arteko elkarrizketa gisa gertatzen da, non irakurleak hainbat alderditan dakiena eransten baitio testuaren interpretazioari. Ruiz Bikandi, U. (argitaratzailea). Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan (2010). Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.
4. Analogia
Bi ideien edo adigaien artean egindako erlazioa: adigai ezezaguna ezagun baten bidez ondorioztatzen dugu, antzekotasuna dagoelako. Metaforaren antzekoa.
Masoneria, masoi metodoa, hazkuntza edo eraikuntza pertsonalaren prozedura baten aplikazio antolatua besterik ez da, tradizio historiko baten fruitua den erritu-metodo bat jarraitzen duena. Eraikuntza hitza, ez da kasu honetan literatur lizentzia soil bat; izan ere, masoneriak, hasieran, “gure bizitza pertsonalerako metafora” bat proposatzen digu. (Administrazioa euskaraz, 2009, 66. zk., 25. or.)
5. Konparaketa eta Kontrastea
Objektu, gertaera, kontzeptu ezagunekin parekatu.
Zientzialari batzuek uste dute ehun bilioi tona bakterio bizi direla gure oinen azpian, lurpeko ekosistema litoautotrofoetan. Thomas Gold-ek (Cornell Unibertsitatea) kalkulatu duenez, Lurraren barrutik bakterioak kendu eta bakterio horiek lurazalean botaz gero, hamabost metroko geruza batekin estaliko lukete planeta (alegia, lau bizitzako eraikinen altueraraino estaliko lukete). Kalkulu horiek zuzenak badira, Lurraren azalean baino bizi gehiago dago barruan. Bryson, B. (2009). Ia denaren historia labur bat. Usurbil: Elhuyar.
6. Parafrasia
Beste hitzetan berriro azaldu esandakoa.
Prozesatzaileak hiztegi mentalean bilatzen du hitz hori; edo, bestela esanda, hitza arau baten eskuin-aldean aurkitzen du, eta haren kategoria, berriz, ezker-aldean. (Pinker, S. (2010). Hizkuntza sena. EHU, 209. or.)
7. Enumerazioa eta Adibideak
Bi osagai nagusi dauzka: «esaldi antolatzaile» bat eta aipatzen diren elementuen «zerrenda» bat. Ideiak hurrenkeran jarrita, ideia nagusiaren inguruan, azken hau hasieran edo bukaeran.
Ikusmen artifizialak irudi batean dauden elementuak aztertzen ditu. Ezagutzea da haren helburua, baina ezagutzea... laguntzeko. Itsu bati, erosten ari den esnearen marka irakurtzen lagundu; sendagile bati, kalitate handiagoko erradiografia izaten; edota torlojuak egiten dituenari, torloju horiek neurri zehatza izan dezaten, robot batek kotxe batean txertatzeko. (Elhuyar, 2001/10/12)
8. Zerrendatzea eta Sailkapena
Enumerazioko paragrafoen aldaki bat baita. Bien arteko aldea da serieko elementuak irizpide jakin baten arabera ordenatzen direla; esate baterako, ordena kronologikoan edo kategoria orokorra lehen, eta gero azpikategoriak aipatzen dira, irizpide baten arabera.