Testuaren Eraketa eta Analisia: Faktoreak, Sekuentziak eta Kohesioa

Clasificado en Informática

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,53 KB

Testuaren Eraketan Eragina duten Hizkuntzaz Kanpoko Faktoreak

Testuaren sorkuntzan eragina duten kanpo-faktoreak funtsezkoak dira mezuaren ulermenerako eta eraginkortasunerako. Hauek dira garrantzitsuenak:

  • Solaskideak

    Izate fisikoa eta trukean duten gizarte-rola bereiztea komeni da. Haien arteko gizarte-harremanak dira, besteak beste:

    • Zenbateraino ezagutzen duten elkar.
    • Zer dakiten hizpide duten gaiaz.
    • Zenbaterainoko inplikazioa duten diotenaren gainean.
  • Audientzia

    Baten bat hitz egitearen eta, aldi berean edo geroago, beste hartzaile batzuk izango direla jakitearen artean dagoen aldeak ere erabakitzen du testua.

  • Espazioa

    Publikoa ala pribatua den kontuan hartu behar da.

  • Denbora

    Solaskideak aldi berean ari diren ala ez.

  • Edukia

    Gai espezializatua izatea edo ez izatea, eta solaskideak ezagutzen duen ala ez.

  • Kanala

    Idatzizkoa ala ahozkoa den.

Interakzionismo Sozio-diskurtsiboaren Ezaugarriak

Interakzionismo sozio-diskurtsiboak hizkuntza-ekoizpenak hizketa-egintza gisa ulertzen ditu. Hauek dira bere ezaugarri nagusiak:

  • Hizkuntza-ekoizpenak hizketa-egintzak dira.
  • Ekoizpenak genero prototipikoetan banatzen dira eta hizkuntza natural jakin batean ematen dira.
  • Testua egiteko, testu-genero bat hartu eta egoerara moldatzen dugu.
  • Testuaren barne-arkitektura hiru antolaketa-mailatan aztertu behar da:
    • Barneko azpiegitura (diskurtso-motak, sekuentziak) eta testuaren gaiaren antolaketa.
    • Testuaren mekanismoak, koherentzia lotzeko (ideiak testu bihurtzeko).

Sekuentzia Mota Bakoitzaren Ezaugarriak

Testu-sekuentzia bakoitzak bere funtzio eta egitura bereziak ditu:

  • Narratiboa

    Funtzioa: entretenitzea.

    Faseak:

    • Hasiera-fasea
    • Konplikazio-fasea
    • Ekintza
    • Erresoluzioa
    • Ebaluazioa edo moraleja
  • Deskriptiboa

    Funtzioa: behatzaile baten ikuspegia berreraikitzea da.

    Faseak:

    • Ainguraketa-fasea
    • Espekulazioa
    • Lotura
  • Argudiozko Sekuentzia

    Faseak:

    • Datu edo premisa-fasea
    • Argudioak
    • Kontra-argudioak
    • Ondorioa
  • Azalpeneko Sekuentzia

    Faseak:

    • Hasierako konstatazio-fasea
    • Problematizazio-fasea
    • Erresoluzio edo azalpen-fasea
    • Ondorio-ebaluazio-fasea
  • Elkarrizketa

    Hiru mailatan aztertu daiteke:

    • Lehen maila: Hasiera-fasea, fase transakzionala, amaiera-fasea.
    • Bigarren maila: Berba-hartzeetan banatzen dira.
    • Hirugarren maila: Berba-hartzeak hizkuntza-egintzen bidez burutzen dira.

Testualizazioa: Kontuan Hartu Beharrekoak

Testualizazioaren bidez, testuaren fase komunikatiboan antolatu eta testuaren barruko erlazioak gordetzeko unitate eta marka linguistikoak aukeratzen dira.

  • Kohesio Tematikoari edo Nominalari Dagozkion Operazioak

    Operazio hauek testuaren kohesioa bermatzen dute:

    • Pertsonaia berria sartzea (kate anaforikoa).
    • Errepikapena edo ordezkapena berreskuratzea.
  • Predikatu-kohesio Operazioak

    Denbora-antolaketa edota prozesu-hierarkia gordetzeko balio dute.

Entradas relacionadas: