Testuen Ebaluaziorako Irizpideak

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,22 KB

1. Testuinguraketa/Egokitasuna

Ainguraketa/Testuinguraketa: Testua testuinguru egokian eginda dagoen ikusi behar da. Hartzaileari pistak ematen dizkio gaia/edukia aurki dezan? Diskurtso-mota aldaketak markatzen ditu?

Erregistroa: Erregistro egokia darabil? Ahozkoa, neutroa, eguneroko berbak erabiliz, jasoa…

2. Planifikazioa/Koherentzia

Planifikazio maila: Fase argirik? Testu-sekuentzia nagusiak: narrazioa, azalpena, elkarrizketa… Planifikaziorik badago?

3. Testualizazioa/Kohesioa

Gaien kohesioa: Elipsiak, izenordeak eta ordezkapen lexikalak, beharrezkoak ez diren errepikapenak, elipsi desegokiak, gai edo pertsonaia berrien aurkezpena eta jarraipena egoki eginda dauden aztertu behar da atal honetan.

Predikatuen kohesioa: Denbora desegokiei eta forma-aberastasunari erreparatuko zaio. Testu narratiboa izanda, zer denbora dabil? Aditz-formen estrategia aberatsa (lehenaldi burutugabea, lehenaldi burutua, baldintza-ondorioa eta beste batzuk) darabil ala lehenaldi burutua bakarrik?

Aditz-denborak: Iragan burutua garaiak dira nagusi, baina aditz-aniztasunak ez du aberastasunik.

Konexibitatea: Ideiak ondo lotuta dauden ikusiko da, konektoreei dagokienez, horiek gaiaren jarraipena egiten laguntzen dute. Puntuazioa (puntuazio-markak erabiltzen ditu? Modu egokian?), konektoreak (aniztasuna: behin batean, bat-batean, baina, eta orduan,…).

4. Zuzentasuna

Amaitzeko, zuzentasunari dagokionez: ortografia, deklinabidea, aditza, sintaxia, puntuazioa.

Ortografia: Oro har, ortografia onargarria da, baina huts asko ditu.

Sintaxia eta puntuazioa: Sintaxia desordenatua eta, kasu askotan, nahasia da. Esaldiak puntuazio egokirik gabe gurutzatzen dira, eta horrek mezuaren argitasunari eragiten dio. Gainera, puntuazioa ez da behar bezala erabiltzen, perpausak hobeto egituratzen lagunduko luketen komak eta puntuak falta baitira.

Deklinabidea eta aditzak: Aditz-jokaerako akats larririk ez dagoen arren, aditz-denboren erabilera ez da koherentea, eta testuaren ulermen orokorrari eragiten dio.

Entradas relacionadas: