The Clash: Punk Taldearen Biografia
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,49 KB
Testu honen bidez, Mikel Lizarralde musika adituak Entzun¡ Musika aldizkarian The Clashen biografiaz garatzeaz gain, taldearenganako lilura erakusten du. Horretan ari dela, zenbait baliabideren bidez, igorleak bere arrastoa uzten du testuan zehar.
Arrastoak Aditz Moduetan
Alde batetik, aditz moduetan ikus dezakegu arrasto hori. Ziurtasuna markatzearren, orokerran indikatiboa da ugari(“aldarrikatu zuen”, “erakutsi zuen”, “izan zen”...) Era berean, ziurtasun hori erakutsi nahian, 3. paragrafoko “jakina” eta “jakina da” modalizatzaileak aipatu behar ditugu. Hauen erabilerak zilegitasuna ematen dio bere tesiari. Hala ere, beste zenbait baliabideren bidez, igorleak probabilitatea markatu nahi izan du, beste norbaitek esan duena aipatzen duenean. Honela, “omen” modalizatzailea eta “zitezkeela” aditzak agertzen dira testuan.
Baliabideen Balorazioa
Beste baliabideen artean balorazioa aipatu beharra dago. Izan ere, lehen aipatutako miresmena erakustearren, testua balorazioz josia dago. Horrela, “bikaina”, “handia”, “onenetakoa”... izenondoak aurki ditzakegu, horietako zenbait graduatzaileen bidez indartuak; “klasiko” eta “inspirazio” izenak; “egotzi”, “erortzen joan zen”, “kondenatu”, “zapaldu” aditzak eta “zoritxarrez” aditzondoa topa ditzakegu. Gainera, kaotxen erabileraren bidez(“arraroegia”) argi utzi nahi du beste askok uste dutenarekin ez dagoela ados.
Deiktikoak eta Polifonia
Bestetik, deiktikoen bidez, igorleak bere inplikazioa erakusteaz gain, bere burua hartzailea bihurtzen du. “Eman digu” eta “jaso genuen” aditzen bidez, igorleak taldearen jarratzailetzat jotzen du bere burua, taldearekiko duen lirura behin eta berriz erakutsiz.
Polifonia baliabidea ere erabiltzen du enuntziatzaileak, hau da, beste autore bati erreferentzia egitea, testuari sendotasuna eman nahian. Honela, 4. paragrafoan BIlly Braggen hitzak aipatzen ditu, baita 8. paragrafoan Rolling Stones taldearen iritzia ere.
Harridurazko Esaldiak
Azkenik, harridurazko esaldiak aipa ditzakegu, hartzailea hurbiltzeko eta bere ikuspuntua adierazteko erabiliak(“hiru disko¡”), hots, asko direla.
Beraz, aurretik aipatutako baliabide guztiengatik, esan daiteke igorleak ziurtasuna erakusten duela bere hitzei zilegitasuna eman nahian, eta etengabe iritzia erakusten duela: “The Clash punk talde bat baino gehiago izan zen”.