Token Ring Sareak: Funtzionamendua, Mantentzea, Abantailak eta Desabantailak

Clasificado en Informática

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,47 KB

Frame-aren Egitura

  • Sarrera: Gutxienez sinkronizazio byte bat dauka.
  • Hasierako mugatzailea: Frame baten hasiera adierazten du.
  • Frame-mota: Datu-frameak eta kontrol-frameak desberdintzeko erabiltzen da.
  • Helmugaren helbidea.
  • Jatorriaren helbidea.
  • Datuak.
  • FCS: Cyclic Redundancy Check (CRC) metodoa erabiliz erroreak detektatzeko.
  • Amaierako mugatzailea: Frame baten amaiera adierazten du.

Eraztunaren Mantentzea eta Funtzionamendua

Estazio Berriak Sartzea

Periodikoki, token-a duen estazioak, beste bati pasatu baino lehenago, frame bat bidaltzen du, estazio berriei eraztunean sartzeko baimena emanez.

Estazioak Ezabatzea

Estazio bat eraztunetik joateko, token-a eduki behar du. Token-a duenean, aurrekoari frame bat bidaltzen dio datu-eremuan hurrengo estazioa jarriz. Azkenik, token-a bidaltzen du.

Eraztuna Hasieran Jartzea

Estazio bat martxan jartzen denean, "entzuten" jartzen da. Ez badago mugimendurik, token-a eskatzen du.

Akatsen Azterketa

  • Token-a duen estazioak akats bat dauka: Estazio bakoitzak, sarean frame baliodun bat agertzen denean zeroan jartzen duen erloju bat dauka. Erloju honek balio finko bat gainditzen badu, estazioak "CLAIM_TOKEN" bat sortzen du, eraztuna hasierako baldintzetan jarriz.
  • Token ugaritasuna: Estazio batek token-a duenean, eta beste baten igorpena "entzuten" badu, beste estazioak token-a duela pentsatzen du, bere token-a utzi eta beste token bat heldu arte "entzuten" geratzen da.

Abantailak

  • Lehentasun desberdineko mezuak igorri daitezke.
  • Lehentasun handiena duen mezu batek behar duen denbora maximoa aldez aurretik jakitea ahalbideratzen du teknika honek.
  • Frame-ak Ethernetekoak baino luzeagoak izan daitezke.
  • Errendimendua oso altua da, "trafiko" handiko sareetan.
  • Sarearen kontrola banatua da, fidagarriagoa da.

Desabantailak

  • Sarearen nodoak oso konplexuak dira, token-aren bidaia hasi eta mantendu behar dutelako, token-a galdu bada jakin, eta abar.
  • Mezuak batetik bestera pasatzeko denbora, nodo kopuruaren menpekoa da, eta ez horrenbeste zer edo zer duten bidaltzeko.
  • Banda-zabalean funtzionatzen duten sareek ekipo garestiak behar dituzte.

Entradas relacionadas: