Toki Administrazioa: Udalerriaren Kontzeptua eta Araudia
Clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,57 KB
Ikasgai: Toki Administrazioa
1. Toki Erakundeak
Toki Autonomia
Konstituzioaren 137. artikuluak honela dio: Udalerri eta probintziek autonomia dute beraien interesak gestionatzeko orduan, eta autonomia hori garantizatuta dute.
Hala ere, konstituzioak ez ditu zehazten zein interes diren eta legegileak zehaztu behar izan ditu.
2. Toki Administrazioaren Inguruko Iturriak
a) Estatuko Oinarrizko Arauketa: batez ere LRBRL– toki erregimenaren arauketari buruzko oinarri legea. Lege horrek udalerri eta probintzien autonomia bermatzea du helburu. LRBRL-rekin batera TRRL aipatu behar da– toki erregimendu buruzko testu bateratua.
b) Arauketa Autonomikoa: toki erregimena arautzeko orduan, autonomi mailan 2 joera:
Autonomi erkidego batzuk (Katalunia, Nafarroa, Galizia, Aragoi, Errioxa eta Madril) Toki Erregimenerako edo Administraziorako Lege Orokor propioa egin dute, LRBRL-ren xedapenak garatuz.
Beste autonomia erkidego batzuek puntu zehatz batzuek arautu baino ez dute egin.
c) Tokiko Arauketa Autonomoa: Toki Erakunde bakoitzeko erregelamendu organikoa, osoko bilkurak gehiengo absolutuz onartutakoa.
d) Estatuko Arauketa Osagarria: batez ere TRRL-ko xedapenak, oinarrizko izaera ez dutenak + Tokiko Korporazioen Antolaketa eta Funtzionamenduari buruzko Estatu Erregelamendua.
2. Udalerria
Kontzeptua
LRBRI-ren 1.1. artikuluak honela definitzen du udalerria: Estatuaren toki antolakuntzaren oinarrizko erakundeak, non herritarrek zuzenean hartuko duten parte gai publikoetan, eta autonomia dutenak interes propioak gestionatzeko. Udalerria 3 elementu osatzen dute: Lurraldeak, biztanleak eta antolaketak.
Badira konstituzioak ezarritako beharrezkoak diren beste toki erakunde batzuk ere: probintzia, uharteak… Nola desberdindu hauek eta udalerria? Udalerriak lehen mailako izaera du. Gainerako toki erakundeek (probintziak barne) udalerria hartzen dute oinarri gisa: hau da, adibidez, probintzia udalerrien multzoa baino ez da. Horrek esan nahi du, gainerako toki erakundeak dituzten eskumenak udalerriek dituztenen menpe egongo direla. Zentzu horretan 2 aukera dauz: edo, toki erakundeen eskumenak udalerriak dituzten berdinak dira, ala udalerriek dituztenak garatzera mugatzen dira. Gainera, udalerrien gobernu organoak dira gainerako toki erakundeen gobernu organoen oinarri.