Tokian-Tokiko Historia: Ikaskuntza-Irakaskuntza Prozesuan
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,58 KB
Tokian-tokiko historia ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan ekarpenak:
- Tokian-tokiko historia ikerketa historiko baterako abiapuntutzat har dezakegu. Ikasleen inguruan dagoen historia da eta euren oraina denboran zehar eratu dela ulertzen laguntzen die.
- Historia ikaskeleen inguruan dagela ikusarazten du, ezagutzen duten ingurunea denboran zehar, giza ekintzaren bitartez, eratu dela azaleratuz.
- Tokian-tokiko esparruaren baitan gertatu diren prozesu historiko zehatzak nola eta zergatik gertatu diren azaltzen du.
- Eguneroko eta tokian-tokiko mundutik ikuspegi orokorrera igarotzeko; eta ikuspegi orokorretik eguneroko eta tokian-tokiko mundura igarotzeko beharrezkoak diren harremanak sortzen ditu.
- Ezagutza historiko eta sozialaren eraketan parte hartzen du: denborazko jarraikortasun bat (iragana-oraina-etorkizuna) ezartzearen eta lehen eskuko iturriekin egiten den ikerketa historikoa bultzatzearen bitartez.
- Iraganaren ebidentziak historikoki kokatzeko eta hauei esanahi sozial, politiko eta politikoa emateko pentsamendu sozial kritikoa garatzen du.
- Iraganarekiko eta orainarekiko jarrera kritiko eta gogoetatsuak garatzen ditu, ikaslea bere ingurune sozial, kultural eta politikoan modu aktibo eta konstruktiboan esku hartzeko gai izan dadin.
- Identitate hiritar (personal, sozial eta kultural) arduratsu bat eratzen du, iraganeko ingurugiroarekiko babesean eta errespetuan oinarritzen dena.
Tokian-tokiko historia ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan. Ekarpenak ikaslea bere ingurunean, munduan, errealitatean, gizartean kokatzen du.