Tolestura, Magma-diferentziazioa, Jarduera bolkanikoak, Metamorfismoa, Mineralogiaren aldaketa motak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,68 KB
Tolestura bertikala, makurtua eta etzana
Bergentzia angeluaren araberakoa da bereizketa hau: Tolesturaren bergentzia-angelua 0º-koa baldin bada tolestura bertikala izango da, berriz, bergentzia-angelua 90º-tik beherakoa izatekotan, tolestura makurtua izango dugu eta azkenik bergentzia-angelua ia 90º-koa bada, tolestura etzana izango da.
Magmaren diferentzioa gertatzen da kanporatutako magma guztiz solidotzen denean, kristalak aldi berean bereizten eta eratzen direlako. Magma lurzoruaren azpian, ganbaran oraindik dagoenean ez da magmaren diferentziazioa gertatu, oraindik likidoa delako gehien bat. Baina pitzaduratatik igarotzen doazen heinean diferentziatzen hasten da tenperaturaren aldaketaren ondorioz.
Jarduera bolkanikoak
Magma litosferaren pitzaduretatik irtetean eta lurrazalera heltzean gertatzen del prozesua da. Irekidura hori sumendia deritzo. Magma bi modutan kanporatzen da: 1. Laba: harri urtuz osatutako masa likido bat da, lurrazalean solido bihurtzen da. Oso azkar hozten da, ondorioz, mineralek kristal mikroskopioak edo beira bolkaniko masa ez-kristalinoak sortzen dituzte. 2. Piroklastoa: Airera jaurtitzen diren eta lurrazalera erori aurretik solidotzen diren laba zatiak. Tamainaren arabera errautsak, lapilli edo bonak dira.
Aipatu erupzio mota guztiak: Pitzadura – erupzioa, Erupzioa Hawaiarra, Erupzio Estronboliarrak, Erupzio Bulkaniarrak, Erupzio Peleearrak, Erupzio Freatikoak.
Ukipenezko metamorfismoa eta eskualdeko metamorfismoa
Ukipenezko metamorfismoa:
1 Magma igo eta zona batean kokatzen da, leku horretako tenperatura igotzen delako gertatzen da. 2 Zona horretako harriak beroaren ondorioz aldaketak pairatzen dituzte. 3 Magma ukipen eremua mugatzen du eta aureola metamorfikoak agertzen dira, aureoletan harriak aldaketa nabariagoak pairatzen dituzte, tenperatura zenbat eta handiagoa izan eta prozesuan zehar magmatik zenbat eta gertuago egon.
Eskualdeko metamorfismoa: 1 Presioa eta tenperatura denbora luzez eta aldi berean handitzen direnan gertatzen da. 2 Lurrazaleko eremu handietan du eragina; subdukzio-zonetan eta talka-orogenoetan. 3 Metamorfismoaren intentsitate aldatzen da eta kokapena baldintzatzen du. 4 Harri metamorfiko gehienak metamorfismo mota horren bitartez eratzen dira.
Hiru mineralogiaren aldaketa motak: 1 Aldaketa isokimikoak. 2 Birkristaltzea 3 Mineral berrien eraketa.