Tomas Akinokoa: Filosofia, Teologia, Etika eta Politika

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,32 KB

Eskolastika eta Tomas Akinokoa

1224. urtean jaio zen eta 1274. urtean hil. Tartean lan oparo asko idatzi zituen, baina garaiko pentsamenduari aurka egin zion.

5.1. Tomismoaren Garaipena

  • Tomismoak jarraitzaile ugari izan zituen, interpretazio aristotelikoa egiten baitzuen ideia teologikoekin (kristau pentsamenduarekin) lotuz.
  • XVI. mendean izan zen pentsamendu horren loraldia.
  • Arrazoia eta fedearen arteko harremana aztertuko du, teologia arrazional bat planteatuz. Galdera hauei erantzuteko, bere garaian zeuden teorien/doktrinen sintesia egin zuen.
  • Tomas Akinokoa eskolastikaren ordezkari handiena izango da.

5.2. Jainkoaren Existentzia Frogatzea

  • Agustin Hiponakoarentzat Jainkoaren existentzia ebidentzia naturala zen, baina Tomas Akinokoarentzat ez; beraz, hau frogatzen saiatuko da.
  • Ezagutza oro zentzumenetatik hasten dela dio; beraz, behaketatik abiatuko da eta Jainkoaren existentzia frogatzeko bost bide proposatuko ditu.

5.3. Antropologia: Gizakia

  • Aristotelesen teoria onartzen du, arima gorputzaren forma dela esanez, baina salbuespen batekin: arima Jainkoak sortua dela dio, eta, beraz, hilezkorra dela.
  • Arima espirituala da, ez du zatirik, ezin da usteldu; horregatik, gorputza desegiteak ez dio eragiten.
  • Arima bat pertsona bakoitzarentzat dago, eta horrek pertsona determinatzen du.

5.4. Etika eta Politika

A. Etika

  • Estoikoen ideien eta guraso santuen eragina du pentsamendu honetan. Gizakiarengan ongirako eta zorionerako berezko joera dagoela zioen; hori lortzeko, gure izatearen erabateko gauzatze arrazionalaz jokatu behar da. Gure izaera arrazionalaren arabera jardutea.
  • Bertuteak horrela definitu zituen: Bi muturren artean bidezko hautua egiteko ohituretatik hartutako jarrera. Zuhurtzia (prudentzia), sendotasuna, neurritasuna eta justizia bertute nagusitzat hartu zituen; hauei, kristautasunarekin lotuz, hiru bertute teologal gehitu zizkien: fedea, itxaropena eta karitatea.
  • Jokabide moralak kontzientziak lege naturaletik abiatuta agintzen digunaren arabera jokatzea dakar. Lege positiboak pertsonen arteko konbentzio baten emaitza dira, garai historikoen arabera alda daitezke, baina ez dituzte inola ere lege naturalaren aginduak urratu behar.

B. Politika

  • Gizartea da gizakiak egiteko modurik perfektuena. Gizakiak soziabilitate naturala du, eta, ondorioz, familia, herrixka eta hirietan antolatu behar du. Komunitate politikoan, Estatuan, betetzen ditu gizakiak bere behar guztiak.
  • Estatua gobernatzen duen agintariak guztien ona bilatu behar du. Herritar guztien bakea, oparotasuna eta ongizatea lortu behar ditu, ez soilik onura indibidualak. (Azken hauek bilatuz gero, gobernu ez-legitimo eta bidegabeak bihurtzen dira).
  • Gobernu mota guztiak dira zilegi, baina monarkia babesten du batez ere. Haren ustez, monarkaren boterea Jainkoarengandik dator, nahiz eta boterea herriak eman dion. Beraz, erregearen boterea ez da absolutua; ondorioz, erregeak boterea bere onerako erabiltzen badu, haren aurkako matxinada burutu dezakete herritarrek.

Entradas relacionadas: