Tomas Akinokoa eta San Agustinen Jainkoaren Existentziaren Frogapenak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,71 KB

Tomas Akinokoaren Bost Bideak

Tomas Akinokoa XVIII. mendeko pentsalaria zen. Jainkoaren existentzia frogatu nahi zuen, baina Jainkoa materiazkoa ez denez, ezin da zentzumenen bidez hauteman. Horregatik, ezagutza sentikorraz, esperientziaz, baliatu zen haren existentzia frogatzeko, kausalitatearen legea aplikatuz. Beste autore batzuen bideez baliatu zen:

  • Aristotelesen mugimenduaren bidea izan zen lehena. Bide hau gauzen mugimendutik abiatzen da, gauzak mugitzeko beste zerbaitek mugitu behar dituelako. Hala ere, motore segida ezin daiteke infinitua izan, eta horrek lehen motore baten existentzia frogatzen du, Jainkoa.
  • Bigarren bidea kausa eragilearena da, Aristotelesena. Hau kausetatik abiatzen da, zerbait gertatzeko beste zerbaitek sortu behar duelako. Horrek, lehen kausa baten existentzia frogatzen du, Jainkoa.
  • Hirugarrenik, izaki kontingentearen bidea dago, Avizenak aurkeztu zuena. Gauzen kontingentziak, existitzen hasi eta uzteak, ezer ez izateko aukerarekin amaitzen du. Beraz, kontingenteak diren izakien gainetik beste zerbait dago, Jainkoa.
  • Laugarren bidea Platon eta San Agustinen perfekzio mailena da. Izakiek perfekzio maila ezberdinak dituzte, eta horietan gorena da guztiaren kausa. Honek izaki goren baten existentzia frogatzen du, Jainkoa.
  • Azken bidea, edo munduaren ordenarena, Platon eta Aristotelesen filosofiatik aterata dago. Izakiak haien xederantz doaz, eta adimenik ez dutenak beste zerbaitek eramaten ditu. Ondorioz, badago adimena duen izaki bat, gauza bakoitza bere xederantz eramaten duena, Jainkoa.

San Tomasek ez du uste Jainkoa berehala kontenpla daitekeenik, baina ez du zalantzan jartzen Jainkoaren existentzia, eta gogoeta eginez aurkitzen saiatzen da.

San Agustinen Historiaren Filosofia

San Agustinek historian bi hiri bereizi zituen: Zeruko hiria, Jainkoa gauza guztien gainetik maitatzeraino, eta Lurreko hiria, norbera maitatzea Jainkoa mespretxatzeraino.

San Agustin neoplatonismoaren aitatzat dugun pentsalaria da, Platonen ideiak bere garaira egokitu zituelako. Historiari buruz gogoeta egin zuen berak, Erromatar Inperioaren erorketa abiapuntu izanez, Alarikok 410. urtean Erroma arpilatu zuenean. Jentilek gertaeraren errua kristauei bota zieten, baina pentsalariak kristauak defendatu zituen. Grekoek historia ziklikoa zela uste zuten arren, San Agustinek lineala zela zioen, guztiak arrazoi bat zuelako. Historia Jainkoak sortua zela zioen, kreazioaren testuan oinarriturik, eta hura historian zehar gizakiarekin harremanetan dagoela zeritzon, amaierako epaiketara arte, salbatu edo kondenatuko gaituenean.

Entradas relacionadas: