Tomas Akinokoaren Filosofia: Etika, Politika eta Eragina

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,79 KB

Etika Tomas Akinokoaren Filosofian

Jainkoak, ongi gorena izateaz gain, mundua gobernatzen du. Hori dela eta, etikak ongi gorena den Jainkoarengan du erdigunea, eta mundua jainkoaren probidentziaren (azken helburura zuzenduta) eta aurrejaintzaren (jainkoak dena daki) pean dago. Gizakiak, dena dela, ez du nahitaezko moduan jokatzen, irizpide askea baitu. Bere etika finalista da, eta izaki orok bere perfekzioa bilatu behar duela defendatzen du. Hau gizakiaren kasuan bere arrazionaltasunaren perfekzioan datza (Aristotelesengan bezala). Beraz, gizakiaren helburua zoriontasuna izanik, bera lortzeko bidea arrazionaltasuna garatzea eta bertuteekin ados bizitzea da, hots, jokabide onak oinarritzen diren printzipio praktikoak ezagutzen ditu ohitura edo sineresia edukiz.

Bertute Motak

Bertuteak izan daitezke teologikoak edo kardinal naturalak:

  • Teologikoak (fedea, itxaropena eta maitasuna): Jainkoaren bidez bakarrik ezagutu daitezke, eta haien artean maitasuna da gizakia bere helburuetara hurbiltzen duena.
  • Kardinalak (jakinduria, zuhurtasuna, justizia, sendotasuna eta neurritasuna): Ahalmen naturalak egoerarik onenean egotean datza.

Bertuteek jarrera bideratzeko balio duten bitartean, legeen papera kanpoko ordena eta jokabidea zuzentzea litzateke. Jainkoa, ororen egile bezala, unibertsoaren legegilea da, bere legeak betierekoak izanik (Betiereko Legea). Gizakia bere xedeak ezagutu eta bere izaerak exijitzen duenarekin ados dauden jokatzeko arauak (Lege Naturala) formulatu ahal dituen izaki bakarra da.

Lege Naturalaren Edukiak

  • Sustantzia izateagatik, bere existentzia mantentzeko joera du.
  • Animalia izateagatik, ugaltzeko joera du.
  • Arrazionala izateagatik, egia ezagutzeko eta gizartean bizitzeko joerak ditu.

Tomas Akinokoaren Lau Lege Motak

Betiereko Legeaz eta Lege Naturalaz gain, beste bi lege mota bereizten ditu Tomasek:

  • Jainkozko Legea: Jainkoak gizakiari diktatu diona, azken honek bere helburua lor dezan.
  • Giza Legea (lege positibo deritzona): Gizakiak hemengo bizitzarako asmatu duena. Lege naturalarekin ados egon behar du beti, bestela ez litzateke justua izango. Lege hau komunitateak edo honen ordezkoak (gobernariak) bakarrik egina izan behar da. Gizalege oro ongi komuna lortzera zuzenduta egon behar da.

Tomas Akinokoaren Filosofia Politikoa

Aristotelesek bezala, gobernatzeko era ezberdinak bereizten ditu:

  • Justuak edo onak: Demokrazia, aristokrazia eta monarkia.
  • Txarrak: Demokrazia demagogikoa, oligarkia eta tirania.

Onenen artean, monarkia hoberena dela uste du, gizartearen ordena hobeki bermatzen duelako eta jainkozko gobernu idealaren antza duelako. Giza gobernua bizi honetan ongi komuna lortzeko egina dago, baina ez jainkozko ongia. Azken ongi hau Jainkoari eta lurrean dagoen bere ordezkariari bakarrik dagokie. Ondorioz, botere zibila eta erlijiosoa elkarrekiko independenteak dira nolabait:

  • Zibilak ezin du erlijiosoan sartu.
  • Erlijiosoak ezin dio gizatiarra denari bakarrik jo.

Dena dela, zibilak erlijiosoaren pean egon behar du, gizatiarra jainkozkoaren pean dagoen bezalaxe.

Aristotelesen Eragina Tomas Akinokoarengan

  • Mugimenduaren teoria (ahalmenetik akturako pasatze bezala).
  • Errealitateari buruzko teoria hilemorfikoa eta lau kausena.
  • Mugimenduan oinarritutako Jainkoaren existentziaren froga.
  • Jainkoa aktu garbia, aldaezina eta perfektu bezala ulertzea.
  • Jainkoa bere burua objektutzat duen pentsamendua delako ideia.
  • Gizakia: Arima gorputzaren aktu eta forma dela.
  • Zoriontasuna adimenaren jardueran datzala.

Entradas relacionadas: