Tomas Akinokoaren Jainkoaren Existentziaren Bost Ibilbideak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,2 KB

Tomas Akinokoa: Jainkoaren Existentziaren Bost Ibilbideak

Erdi Aroan Jainkoaren existentzia frogatzen saiatu ziren kristau-pentsalari ugari, horien artean Tomas Akinokoa. Akinokoak Aristotelesengandik hartzen ditu bere izakiari buruzko teoria garrantzitsuenak, kristautasunaren ikuspuntua emanez: errealitatean ematen den mugimendu ororen funtsa Jainkoa da. Tomas Akinokoaren Jainkoaren existentziari buruzko azalpenak filosofia klasikoaren eredutzat hartu dira, azalpen osoenak eta sistematizatuenak baitira. Summa Theologiæ liburuan azaltzen ditu Jainkoaren existentzia frogatzeko eskema jakin bat jarraitzen duten bost ibilbide. Eskema honako hau da:

  • Abiapuntua: esperientzia datu bat, errealitatean, gauzetan hauteman dezakegun zerbait (mugimendua, kausalitatea...).
  • Printzipio metafisiko/filosofiko bat. Printzipio horretan oinarrituta aterako da gero froga.
  • Serieak infinitura eramatearen ezinezkotasuna.
  • Bukaera: ibilbideak Jainkoaren existentziaren baieztapenean bukatzen dira.

Hona hemen ibilbideak:

1. Mugimenduarena

Ukaezina da, eta zentzumenen bidez hautematen dugu, munduan mugitzen diren gauzak daudela. Mugimenduak zerbait potentziatik aktora pasatzea esan nahi du. Adibidez, suak egiten dio potentzian berotu daitekeen egurrari, aktoan bero egotea. Baina ez da posible gauza bat egotea aldi berean egoera berekiko potentzian eta aktoan (aktoan beroa dena, ezin daiteke izan era berean beroa potentzian; potentzian hotza izan daiteke). Ezinezkoa da, beraz, gauza bat izatea egoera berekiko mugitzen den motorra eta mugitua. Beraz, mugimenduan dagoen oro beste zerbaitek mugitua izan behar du, ezer ezin delako mugitu bere kabuz. Eta infinitura ezin daitekeenez jo mugimenduaren hasiera aurkitzeko, Lehen Motor bat onartu behar da, inork mugitu ezin duena eta mugimenduaren iturri dena: Jainkoa.

2. Kausa Arazolea

Errealitatea behatzerakoan agerikoa da existitzen direla berez sortu ez diren gauzak; horretarako sortu aurretik existitu beharko ziratekeen, eta hori ezinezkoa da. Beraz, kausa oro bere aldetik kausatua da, eta hori beste batek kausatua, eta horrela infinituraino jo ezin dugunez, azken kausa bat existitu behar da: Jainkoa.

3. Kontingentziagatik

Izaki oro garai batean izaki eza izan zen (ez zen existitzen); ezer ez da beharrezkoa. Dena (existitzen den guztia), izateko potentzian zegoen, baina une batean potentzialtasun hori gainditu zuen izaki izatera igaroz. Izaki kontingentea bakarrik balego, orain ez litzateke ezer existituko, baina existitzen da eta izaki kontingente infinituen serieak ez duenez zentzurik, Izaki beharrezko bat ezinbestekoa da izaki kontingenteak izateko: Jainkoa.

4. Perfekzioen Mailetatik

Guk gauzen eta gizakien gainean iritzi konparatzaileak noiznahi egiten ditugu. Gauzak hobeagoak eta eskasagoak direla suposatzen dugu. Koalitate bakoitzaren izaki goren bat nonbait izan behar du (bestela nondik hartzen ditugu guk erreferenteak konparazioak egiteko, ez baitut nire inguruan balio absolutuen eredurik?). Mundu naturalean ez daude egia, ontasuna, edertasuna eta abar, era osatuan; baina badago perfekzio ideia. Ez perfektuaren ebidentziatik (paradoxaz) izaki perfektuaren ideia sortzen da, eta hori Jainkoa da.

5. Kosmosaren Ordenagatik

Kosmosean (unibertsoan) ordena dago, eta kosmosak bere mugimenduarekin eta bilakaerarekin helmuga batera doa. Baina gauzak (izaki bizigabeak) ez dute adimenik ezta inteligentziarik, beraz, helmuga hori jartzen eta adierazten duen Goi Adimen bat existitu behar da: Jainkoa.

Agustinek, ordea, ez du esplizituki frogatzen Jainkoaren existentzia, Akinokoak egiten duen bezala. Ezagutza prozesuan ematen dituen azalpenetatik ondoriozta dezakegu Jainkoa gure baitan dagoela eta barneratze prozesua egiten dugunean aurkituko dugula. Ez da zertan demostratu behar Jainkoaren existentzia, geure barruan aurkitu besterik ez dago. Unibertsoak duen ezintasuna gizakia zoriontsu egiteko eta gure adimenaren gainetik dauden ideia eredugarrien existentziak, betiereko egiaren funtsaren existentzia seinalatzen du, hau da, Jainkoaren existentzia.

Entradas relacionadas: