Tomas Akinokoaren Jainkoaren Existentziaren Froga

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,35 KB

Tomas Akinokoa (1225-1274)

Roccasecan jaio eta Fossanovan hil zen. Filosofia eta teologia ikasi zituen Parisen eta bere obrarik garrantzitsuenak Summa contra gentiles, Compendium theoigiae eta Summa Theologiae (amaitu gabea) dira.

Jainkoaren Existentziaren Froga

Tomasek Jainkoa existitzen dela argudiatu zuen, eta hori arrazoibidez froga daitekeela. Jainkoaren berri izateko, mundu naturalaz dugun esperientziatik eta ezagutzatik abiatzen gara. Hala ere, ezin dugu esperientziaz soilik haren berri izan. Esperientziatik hasi eta arrazoimendu prozesu baten ostean ezagutzen da Jainkoa. Tomasek Jainkoaren existentzia frogatzeko bost argudio erabili zituen:

1. Mugimenduaren Froga

Mugimendu oro beste zerbaitek eragiten du. Mugimenduaren hasiera aurkitzeko katea ezin da infinitua izan; lehen motor bat onartu behar da. Higiduraren lehen motor mugikorra Jainkoa da (higitzailea baina ez higitua).

2. Kausa Eragilea

Munduko gauza guztiak existitzen dira, baina ezer ez da bere existentziaren kausa. Kausa sortzaileren bat egon behar da. Kausa sortzaileen kateak ezin du infinitua izan; abiapuntu bat izan behar du: lehen kausa sortzailea, Jainkoa (izaki sortzailea baina ez sortua).

3. Kontingentziaren Froga

Izaki naturalen izaera kontingentea da, baina izaki guztiek izaera hau izango balute, ez zen ezer existituko. Horregatik, izaera hori ez duen izaki bat egon behar da: Jainkoa.

4. Perfekzio Mailak

Perfekzio-maila desberdinetako izakiak daudela du oinarritzat. Gauzak konparatzen ditugu, eredu perfektua den izaki bat oinarritzat hartuz. Eredu hori Jainkoa da, perfekzio guztien jatorria.

5. Munduaren Ordenaren Froga (Froga Teleologikoa)

Munduko izaki guztiek helburu bat dute. Helburu hori betetzen da kausa bat dagoelako; kausa horrek bere ondorioa den helburua ezagutzen du. Kausa ordenatzaileen katea ezin da infinitua izan; lehen kausa ordenatzailea Jainkoa da, ordena guztiaren jatorria.

Ondorioak

Bost argudio horietatik, besteak beste, honako ondorio hau atera zuen Tomasek: Jainkoa gauza guztien sortzailea denez, mundua ezerezetik sortu zuela. Zerbait egon izan balitz, Jainkoa ez zelako sortzailea izango. Munduaren sorrera ekintza guztiz librea izan zela ere ondorioztatu zuen, Jainkoarengan inongo eraginik izan ez zuen ekintza (higitzaile ez-higikorra delako).

Entradas relacionadas: