Tomas Aquinokoa: Bizitza eta XIII. Mendeko Testuingurua

Clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,89 KB

Datu Historikoak eta Testuingurua

XII. Mendea: Gune Intelektualen Aldaketa

  • Unibertsitateak sortzen hasi ziren, eta horrela monasterioen ordez gune intelektual nagusi bihurtu ziren.
  • Arabiarrek greziarren zientzia eta filosofia Europara ekarri zuten, teologia agustindarrari kalte handia eginez.
  • Toledoko Itzultzaileen Eskolak lehen ulertzen ez ziren arabiarren liburuak itzuli zituen. Hauek Donejakue Bidearekin zabaldu ziren Europa osora, arrazoiari garrantzia ematen zion mentalitate berria hedatuz.

XIII. Mendea: Krisi Anitzeko Garaia

Krisi Motak

Garai honetan krisi sakonak bizi izan ziren:

  • Politikoa
  • Erlijiosoa
  • Intelektuala (Teologoak vs. Artistak)

Paris, Gune Intelektual Nagusia

Paris zen gune intelektual garrantzitsuena. Unibertsitatean bi fakultateren artean gatazka sortu zen. Funtsean, arrazoiaren eta fedearen arteko gatazka zen, baina politikan ere eragin zuen. Averroismo latindarra zen eztabaidagai nagusia.

Gatazka Erlijiosoa eta Herejia

Iraultza eta herejia (elizaren aurkakoa) garrantzitsuak ziren herritarren artean, egoera oker eta bidegabean bizi zirelako, eta Elizaren gehiegikeriak salatzen zituztelako. Zergen bidez produzitzen zuten apurra kentzen zieten.

Elizaren Barruko Taldeak

Frantziskotarrak eta Domingotarrak:

Jesusen hitzek zioten banatu egin behar zela eta Eliza pobrea izan behar zela. Jesusek zioenari kasu egin behar zitzaiola zioten, eta ez zeuden ados Vatikanoaren jarrerarekin. Hausnarketa egin eta akatsak onartu, eta Jesusen hitzei jarraituz pobreei lagundu nahi zieten.

Erromako Erakundea:

Erromako erakundea zuten aurka. Elizak gerrarako ondasunak behar zituela zioten, Jesusen hitzak defendatzeko Gerra Santuan. Gatazkaren bitartekari bezala, Aita Santuak Tomas bidali zuen.

Tomas Aquinokoaren Bizitza eta Lanak

Tomas Aquinokoa Napolin jaio zen XIII. mendean. Haurra zela, oblatu sartu zen beneditarren abatetxean, eta bertan egin zituen lehen ikasketak: Trivium eta Quadrivium.

Unibertsitatean sartu zenean, teologia ikasi eta Aristotelesen idatziak ezagutu zituen. Bertan ezagutu zituen Domingotarrak, eta beranduago beraiekin elkartu zen.

Parisen, orduko maisu ospetsuenetako baten eskuetatik, neoplatonismoari buruzko oinarri sendoa jaso zuen. Ondoren, teologia ikasten eta testu aristotelikoak aztertzen jarraitu zuen, Parisko Teologiako fakultatean irakasteko titulua lortu zuen arte.

Geroago, Aita Santuaren gortera deitu zuten, teologia gaietan haren aholkulari gisa jarduteko. Italiako garai hura izan zen Tomasen bizitzako emankorrenetarikoa:

  • Summa contra gentiles idazten amaitu zuen.
  • Summa Theologiae idazteari ekin zion.
  • Aristotelesi buruzko lehen iruzkina idatzi zuen: De Anima.

Entradas relacionadas: