Torloju amaigabea

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,99 KB

Torloju/azkoidun mekanismoak Biraketa-mugimendua mugimendu lineal bihurtzen duen mekanismorik errezenetariko bat da: torloju azkoin parea. Torlojua egiteko zirrikitu bat tailatzen da, eta azkoina lortzen da. Ebakidura triangeluarra, trapezio-formakoa eta biribila izan daiteke. Torlojuek eta azkoinek hari-profil bera izan behar dute. Hariaren forma, tamaina eta antolamendua, baita hari-neurria bera ere modu askotakoak izan daitezke. Horrenbestez hari-sistema batzuk ezarri dira garrantzitsuenak:
-Hari metrikoa (M). Erabiliena da. Arrunta eta mehea izan daiteke eta diametroa mm adierazten da.
-Whitworth haria (W). Arrunta eta mehea izan daiteke, diametroa hazbetetan.
Aplikazioak:
-Gauzak altxatzeko, eusteko eta ixteko erabiltzen da ikuspegi dinamikoa kontuan hartuta.
-Gauzak neurtzeko, eragintzak egiteko eta beste gauza askotarako ikuspegi zinetikoa kontutan hartuta.
Torloju amaigabea: Azkoin erdi eta elastiko bat non haririk gabeko aldea okertuta dauka hortz ahurrak dituen gurpil antzeko bat sortu arte. Gurpila azkoinetik elikatuko da etengabe, eta torlojua amaigabea izango da.

Engranaje motak
Engranaje zuzenak: bi disko zilindriko tangenteren kanpoaldean inguratzaile-profileko hortz batzuk tailatuta egiten dira.
Engranaje helikoidalak: Hortzak zilindroaren sortzaileen gainean tailatu beharrean helizeen gainean tailatzen dira leunago eta isilagoak izateko.
Engranaje koniko zuzenak: Ardatzak espazioan elkar ebakitzen dira eta bi kono erabiltzen dira zilindroen ordez.
Engranaje koniko helikoidalak: Zuzenak bezalakoak dila baina gainazalean helize-hortzak daude tailatuta.

Entradas relacionadas: