Tornua: Oinarriak, Eragiketak eta Erremintak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,85 KB
Tornuaren Oinarriak
Bankada: Tornuaren gainerako elementuen euskarria da. Gidari batzuk ditu goiko aldean, kontrapuntua eta orga nagusia alde batetik bestera mugi daitezen.
Buru finkoa: Bankadaren muturrean finkatutako kaxa bat da. Barruan zenbait mekanismo ditu (motorra, ardatz nagusia...).
Kontrapuntua: Luzera jakin bateko piezei eusteko erabiltzen den elementua. Puntu 1 du. Aukera ematen du pieza 2 punturen artean jartzeko.
Ebaketa Higidurak
Ebaketa higidura: Higidura hori piezak egiten du, ardatz nagusiak transmitituta.
Aintzinamendu higidura: Erremintak lantzen ari garen piezaren ardatzarekiko luzetara edo zeharka egiten duen mugimendua da. Higadura nolakoa den, zilindraketa edo aurpegiketa lortuko da.
Iraganaldi sakonerako higidura: Erremintak egiten duen higidura da, eta horren araberakoa izango da iraganaldi bakoitzean kenduko den material sakonera.
Eragiketak
Arbastatze eragiketak (R): Ahalik material gehien kentzeko egiten direnak.
Tarteko arbastatze eragiketak (M): Tarteko arbastatzerako eta arbastatze arinerako dira.
Akabera eragiketak (F): Ebaketa sakonera eta aintzinamendu txikiak erabiltzen dira.
Torneatzeko Erremintak
Material nagusiak: Metal gogorrak, zeramikak, boro nitruro kubikoa, diamante polikristalinoak.
Posizio angelua: Aintzinamendu noranzkoaren eta plakatxoaren sorbatzaren angeluaren artean osatutako angelua da.
Eragin angelua: Erremintaren sorbatzetik abiatuta piezan eragiteko joera duen gainazala.
Jaulkitze angelua: Txirbila bertan hausten da.
Inklinazio angelua: Plakatxoak plakatxo etxean muntatuta izan behar duen angelua.
Piezak Kokatzeko Metodoak Zilindraketan
- Airean
- Plateraren eta puntuaren artean
- Puntuen artean
- Mandrilean edo torneatzailean
- Atzapar independentedun plateran
- Plater lauan
- Luneta bidez
Nerurri Anitzeko Torneaketa eta Artekaketa
Nerurri anitzeko torneaketa: Iraganaldi bat baina gehiagoko artekaketa. Zenbait arteka egiten dira txandaka.
Artekaketa eta torneaketa: 2 noranzkotan torneatzen da.
Ariztatzeko Formak
- Ardatzak eta terrailekin
- Hariaren forma duen erreminta bidez
Ariztaketa Tornuan
Iraganaldi batzuen bidez egiten da. Hariaren guztizko sakonera iraganaldi txikiago eta egingarrietan banatzen da eta horrela erremintaren punta ez gainkargatzea lortzen da.
Moleteaketa
Pieza biraketaren higiduraren eta erramientaren desplazamendu erradial eta axialaren aldiberekotasunaren esker egiten da.