Totalitarismoa, Faxismoa eta Nazismoa: Kontzeptuak eta Gertaerak

Clasificado en Griego

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,84 KB

Totalitarismoa eta Ideologiak

Totalitarismoa politika eta gobernu-sistema da, giza eta gizarteko aspektu guztiak finkatzen dituen ideologia total batean oinarriturik dagoena, eta pertsona eta erakunde guztiak ideologia horren mesedetara jartzea helburu duena.

Faxismoa

Faxismoa mugimendu politiko autoritario ultranazionalista izan zen.

Nazismoa

Nazismoa Alemanian 1933tik 1945era boterean egon zen erregimenaren ideologia da.

Gertaera Historikoak

Erromako Ibilaldia

Erromarako Martxa Benito Mussolinik antolatutako ibilaldiari deritzo.

Weimar Errepublika

Weimar Errepublika 1919tik 1933 arte Alemaniak izan zuen erregimen politikoa izan zen.

Munich-eko Putsch-a

Munich-eko putsch-a Langileen Alderdi Nazionalsozialista Alemaniarreko kideek, hau da, Alderdi Naziko kideek, burutu zuten arrakastarik gabeko estatu-kolpe saioari deitzen zaio.

Bizi-Espazioaren Teoria

Bizi-espazioaren teoria: Goi mailako arraza arioak eskubidea zuen eslaviarren eta behe mailako beste arrazen kontura lurraldeak konkistatzeko.

Pangermanismoa

Pangermanismoa: Europako alemaniar jatorriko herrialde guztiak estatu batean batzeko helburua zuen mugimendua izan zen.

Holokaustoa

Azken Irtenbidea

Azken irtenbidea: Alemaniako eta konkistatuko herrialde guztietako (Txekoslovakia, Austria, Polonia...) juduak eta ijitoak sarraskitze-esparruetara deportatzea izan zen. Ikertzaileen arabera, gutxienez 5 milioi judu hil ziren kontzentrazio-esparru horietan.

Holokaustoa

Holokaustoa: Genozidio sistematikoa izan zen, naziek eta haien laguntzaileek Bigarren Mundu Gerra bitartean gauzatu zutena.

Gettoa

Gettoa: Arraza, etnia edo erlijio bateko edo testuinguru sozioekonomiko bateko pertsonak bizi diren barrutia da, bazterketa egoeran gehienetan.

Nazio Batuen Erakundea

Nazio Batuen Erakundea: 1945eko urriaren 24an sortu zen, Nazioen Liga izeneko aurreko erakundea ordezkatzeko.

Bigarren Mundu Gerrako Kronologia

1939-41

1942

1943

1944-45

Tximista-gerra/ Norvegia eta Danimarka inbaditu/Herbehereak eta Belgika okupatu/ Frantzia okupatu/ Vichy-ko Frantzia/ Ingalaterrako Gudua/Pearl Harbor

Midway/ Alamein/ Stalingrad

Kursk/Guadalkanal/ aliatuek Italia hartu

Normandiako lehorreratzea/Sovietarrek Berlin okupatu/Bonba atomikoak

Entradas relacionadas: