Tractatus Logico-Philosophicus: Mundua, Pentsamendua eta Hizkuntza

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,7 KB

Tractatus Logico-Philosophicus

Mundua, Pentsamendua eta Hizkuntza

Wittgensteinek Rusellen atomismo logikoaren jarraitzailetzat aurkezten du bere burua, eta Tractatus-ean antzematen da hori, logika-matematikaren bidez mundu-egitura ezagutzeko ahalegina egiten baitu.

Tractatus filosofiaren historiako lan zehatz eta enigmatikoenetariko bat da. Zazpi gai edo proposizioetan banatuta, filosofiaren ohizko arazoak tratatzen ditu, eta arazo horiek gure lengoaiaren logikaren ulermen ezak eraginda daudela erakusten du.

Hiru elementuen erlazioa:

  • Errealitatea
  • Pentsamendua
  • Hizkuntza

Mundua egitateen multzoa da, eta hauek atomikoak dira, independenteak. Munduak egitura logiko-matematikoa du.

Mundua pentsamenduaren bidez ezagutzen da. Pentsamenduak errealitatea interpretatzen du; errealitatearen margoa da, zeren pentsamenduak errealitatearen egitura bera baitu.

Eta pentsamendua hizkuntzaren bidez adierazten da. Beraz, mundua hizkuntzaren bidez adierazten da. Hizkuntza proposizioetan espresatzen da: proposizioen osotasuna lengoaia da. Proposizioak errealitatea “erretratatu” egiten du.

Baina hizkuntza arrunta anbiguoa da eta nahasketak sortzen ditu. Beraz, logikaren hizkuntza erabili behar da, zeren egitate bakoitzak forma logiko bakarra baitu; hau da, zuzen espresatzeko era bakar bat dauka, eta horrela lortzen da mundua zuzen interpretatzea: isomorfismoa.

Bestalde, errealitatetik kanpo gelditzen da “mistikaren” arloa, munduko egitateak ez dituelako deskribatzen, eta lengoaiaren bidez ezin da zentzuz azaldu egitatea ez dena.

Proposizio egiazkoak, proposizio zentzudunak eta pseudo-proposizioak

Hizkuntza proposizioek pentsamendua adierazten dute, eta pentsamendua egitateen islada edo margoa da. Proposizio guztiak ez daude maila berean:

Alde batetik, zentzudun proposizioak daude. Proposizio hauek egiazkoak edo faltsuak izan daitezke, egiaztapena egin ondoren. Adibidez, esaten badut “Bilbotik Gasteizera ordu erdiro ari dira trenak”. Adierazpen honek, faltsua izan arren, zentzua du, frogatzeko posibilitatea duelako, eta kualitate horrek (egiaztagarria izatea) ematen dio zentzua. Wittgensteinen adierazpenetan, proposizio hauek “esan” daitezke, errealitatea errepresentatzen dutelako.

Beste alde batetik, pseudo-proposizioak (edo proposizio zentzugabeak) ditugu. Hauek ez dute egiaztatzeko posibilitaterik. Adibidez, mistikaren arloa, bizitzaren zentzuarena, etikarena, erlijioarena… Proposizio hauek ezin dira “esan”, “erakutsi” bakarrik egin daitezke, ez dutelako errealitatea errepresentatzen.

(Adibidez)

Entradas relacionadas: