Tradizio Politikoak eta Demokrazia Sistemak: Liberalismoa, Sozialismoa eta Ordezkaritza
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,4 KB
Tradizio Liberalaren Oinarriak
Gizabanakoa jarduera politikoaren muina da. Hori dela eta, Estatuak gizabanakoak jarduteko askatasuna izango duela bermatu behar du. Gizabanakoak norberaren interesak lortzeko ahaleginak egin ahal izango ditu, betiere lehiakortasun ekonomikoaren eta truke askeen arauen arabera.
Estatu Liberalaren Funtsezko Zereginak
- Kideen bizia babestea eta segurtasuna zaintzea.
- Beldurra eta ziurgabetasuna murriztea, bake zibila sustatuta.
- Jabetza-eskubidea ziurtatzea eta merkataritza erraztea.
Tradizio Liberalaren Ezaugarri Nagusiak
- Gizarte jarduera norberaren interesen arabera azaltzen da: lehiakortasuna.
- Gizabanakoaren askatasuna bermatzea eta askatasun ekonomikoa hedatzea.
- Jabetza pribatua defendatzen du, lehiakortasuna indartuz.
- Estatua eta gizarte zibila bereizten dira.
- Merkatuak du garrantzia: koordinazio mekanismoa da.
Tradizio Sozialista: Elkarlana eta Berdintasuna
Gizarte jarduera elkartasunaren ikuspegitik azaltzen da: elkarlana. Askatasuna benetan gauzatzeko, berdintasun soziala eta ekonomikoa bermatzea du helburu. Jabetza kolektibo mota guztien aldekoa da, elkarlana indartzen baitu.
- Gizarte zibila estatuak planifikatzea.
- Ekonomiaren plangintza publikoa.
- Estatuak kontrolatzen du merkatua.
Bi Sozialismo Motak
1. Sozialismo Zientifikoa edo Komunismoa
Sozialismoaren ikuskera zientifikoak Karl Marxen ideiak ditu oinarri, eta Leninek jorratu zuen nagusiki. Hauek dira komunismoaren helburuak:
- Merkatua ezabatzea eta ekoizpen bideak sozializatzea.
- Jabetza pribatua ezeztatzea eta horren bidez klaseen arteko desberdintasuna deuseztatzea.
- Estatua iraultzaren bidez desegitea.
2. Sozialismo Erreformista edo Sozialdemokrazia
Merkatua gizarte beharren mende jartzea, ekonomia kontrolatzea eta bertan esku hartzea, jabetza pribatua murriztea, botere politikoa gizartean banatzea, eta horrela, estatu demokratikoa sendotzea du helburu.
Greziako Demokraziaren Oinarriak
VI. mendean, herritar guztien esku zegoen gobernua Atenasen. Baina polisean jaiotako gizon askeak baino ez ziren herritarrak. Horren ondorioz, esklaboak, emakumeak, atzerritarrak eta hogeita hamar urtez azpikoak talde horretatik kanpora geratzen ziren.
Greziako eta Gaur Egungo Demokraziaren Arteko Aldeak
- Komunitateen tamaina: Greziako komunitateak txikiak ziren, eta kide guztiek elkar ezagutzen zuten. Gizarte trinkoak eta ekonomikoki independenteak ziren.
- Partaidetza zuzena: Eztabaidetan eta erabakiak hartzeko, herritarren partaidetza zuzenak eragina zuen. Demokrazia jendearen bizimoduaren parte zen. Zaila zen gai publikoak eta pribatuak bereiztea.
Greziako eta Gaur Egungo Demokraziaren Arteko Antzak
- Argudiaketa Arrazionala: Argudiaketa arrazionala zen Atenasko polisaren agintaritzaren oinarria. Botere politikoa dutenek herritarrek onartzeko moduko arrazoiak eman behar dituzte. Botere politikoaren eta onarpen arrazionalaren arteko lotura indarrean dago gaur egun ere.
- Herritarren eta Partaidetzaren arteko lotura: Gure demokrazien arabera, lotura estua dago herritarren eta partaidetzaren artean.
- Gizarte Hezkuntza: Greziako polisean funtsezko zeregina zuen gizarte hezkuntzak; izan ere, orduko demokrazian funtsezkoak ziren ondo prestatutako herritarrak.
Ordezkaritzazko Sistema Demokratikoa
Lehenik eta behin, botere banaketa egin behar da gizabanakoaren askatasuna babesteko. Legegileak hautatua eta arduratsua izan behar du, eta hautesleei erantzun behar die. Hori da ordezkaritzazko sistemaren abantaila handia.
Ordezkaritzazko Sistemaren Ezaugarriak
- Sufragio Unibertsala: Botere politikoa bermatzeko modua da. Eskubide hori pixkanaka lortu zen.
- Boto Isilpea: Herritar guztiek erabakitzeko askatasuna izango dutela bermatzeko.
- Aldizkako Hauteskundeak: Gobernariek gobernatuen aurrean erantzuteko, eta horrela gobernatuen aukera izateko gobernari berak edo beste batzuk hautatzeko.
- Hautagai politikoen arteko lehia askea.
- Gehiengoaren araua onartzea.
- Herritarrek adierazpen, elkartze eta prentsa askatasuna dute.