Transkripzioa: Eukariotoak eta Prokariotoak
Clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,65 KB
Zelula eukariotoen transkripzioa
Parte hartzaileak
- DNA
- Erribonukleotido trifosfatoak (A, G, C, U)
- RNA polimerasa (RNA pol):
- RNA pol I: RNAr handia transkribatzen du.
- RNA pol II: RNAm transkribatzen du.
- RNA pol III: RNAt eta RNAr txikia transkribatzen ditu.
- Beste hainbat entzima.
Prozesuaren faseak
a) Hasiera
- RNA pol II-k DNAn dagoen promotore izeneko nukleotido-sekuentzia bat ezagutzen du (TATA kaxa).
- Transkripzio-faktore izeneko proteinek TATA kaxa identifikatzen dute eta haiekin elkartzen dira.
- Entzimek DNA katea irekitzen hasten dira, jarraian RNA polimerasa DNA katearen gainean egokiro koka dadin errazteko.
b) Luzapena
- DNAren kate batek RNA sintetizatzeko molde bezala jarduten du.
- RNA pol-ak 5’ → 3’ noranzkoan nukleotido berriak lotzen ditu (erribonukleotido trifosfatoak erabiltzen dira: adenina, guanina, zitosina eta uraziloa) eta PPi askatzen du.
- Erribonukleotidoak baseen osagarritasunaren legeari jarraiki kokatzen dira, adeninaren osagarria den nukleotidoa uraziloa dela kontuan hartuz.
- Sintesia hasi ondoren, 5’ muturrean guanina metilatu (Gppp) nukleotido bat eransten da (txanoa), RNA bera hidrolizatuko luketen entzimetatik babesteko.
c) Amaiera
- RNA luzatzen jarraituko du amaiera-seinalea (TTATTT) aurkitu arte. Orduan, transkripzioa amaitu egiten da, RNA pol DNAtik bereizi eta RNAm askatuz.
- Sintetizatu berria den RNAm molekula askatzen den neurrian, DNAk bere egitura espazial normala berreskuratzen du.
- Sintesia amaitu ondoren, RNAm-ri 3’ muturrean 100-200 adenina nukleotidoko katea eransten zaio: poli-A isatsa deritzo. Bere helburua molekularen muturra degradazio entzimatikotik babestea da, eta gainera, RNAm zitoplasmara igarotzean parte hartzen du.
Oharra: RNA pol II-tik abiatuta transkribatutako RNA-ek soilik dute txanoa eta isatsa.
d) RNAm-ren heltzea (Prozesamendua)
- Eukariotoetan, nukleoko RNAk aminoazidoak kodifikatzen ez dituen nukleotido-sekuentzia ugari ditu (intronak), aminoazidoak kodifikatzen dituzten zatiekin batera (exonak).
- Nukleotik atera aurretik, intronak kendu behar zaizkio eta exonak elkarri lotu. Prozesu horri RNAm-ren heltzea deritzo.
Zelula prokariotoen transkripzioa
Ezberdintasunak eukariotoekiko
- RNA polimerasa bakarra dago.
- RNAm-a intronik gabe transkribatzen da eta proteina bat baino gehiagorako informazioa du (polizistronikoa).