Trantsizioa (1975 - 1985)

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,96 KB

1978ko Konstituzioa eta 1979ko Gernikako Estatutua

1.- Trantsizio Politikoa

Francoren heriotzaren ostean, Gorte frankisten aurrean eta lege frankistak jarraituz, Juan Carlos I Espainiako errege aldarrikatua izan zen 1975eko azaroaren 22an. Garai honetan Espainian ez zegoen argi zein izango zen etorkizuna hainbat iritzi kontrajarri agertzen zirelako: - Jarraipena (kontinuismo): frankismoaren sektorerik itxienak, goi karguak; falangistak… defendatzen zuten. Frankorik gabeko erregimenaren jarraipenaren aldeko apostua. - Apurketa: oposizioaren gehiengoak bultzatuta. Behin behineko gobernuaren osaketan eta hauteskunde konstituziogileetarako deian oinarrituta, subiranotasun nazionala berreskuratzearen aldekoak. Erreforma: Erregimeneko goi mailako pertsonaiak erregearekin batera bultzatutako prozesua; frankismoaren legeetatik jaiota eta apurketarik gabekoa. Transizio politiko hau Frankismoarekiko apurketarik gabeko prozesua izan zen, Diktaduratik sistema demokratiko batera pasatzeko. Ez zen izan Diktaduraren kontrako opositoreek bideratu zuten prozesua, frankismoaren aldeko sektore batzuk bideratu zuten prozesua baizik.

Indar Politikoak

Frankistak: Franco hiltzerakoan, immobilista (Blas Piñar) eta aperturisten arteko liskarrak areagotu ziren. Hauen artean diktadurako esperientziadun politikoak bazeuden, aldaketak beharrezkoak zirela uste zutenak, Fraga eta Areilza kasurako, eta erregimeneko politikari gazteak, Gerra Zibila ezagutu ez zutenak eta Trantsizio garaian paper garrantzitsua jokatuko dutenak: Adolfo Suárez izango pertsonai klabea talde honetan.

Oposizioa: 1. Eskuma liberaleko indarrak oso ahulak ziren eta Joaquin Ruiz Giménez eta Gil Roblesen inguruan kokatzen ziren. Bestalde Juan de Borbonen (erregearen aitaren) jarraitzaileak ere baziren. 2. Nazionalisten artean Covergencia Democrática de Catalunya nagusi bihurtu zen lurralde honetan, Jordi Pujol burua zelarik. Euskal Herrian, Eusko Alderdi Jeltzalea – Partido Nacionalista Vasco garrantzitsuena zen. Berarekin batera gero eta aktiboagoa zen ETAren presentzia ahaztu barik. 3. Ezkertiarren artean, Santiago Carrillok zuzentzen zuen Espainiako Partidu Komunista (PCE) daukagu, Diktadura frankistaren garaian antolatuena eta aktiboena. PSOEK Suresnesen (Frantzian) 1974ean ospatu zuen kongresu batean sektore berri baten inguruko Felipe Gonzalezek eta Alfonso Guerrak partiduaren kontrola lortu zuten. Enrique Tierno Galvanek zuzentzen zuen Partido Socialista Popular beste indar ezkertiarra zen, baina PSOEren barruan integratuko da. 4. Mundu sindikalean ere komunisten nagusigoa nabaria zen Langile Batzordeak (CCOO) sindikatuaren eskutik. UGT berrantolatzen hasi zen. CNTk aldiz, indar sinbolikoa besterik ez zeukan. PCE eta PSOEren arteko kontrakotasunek oposizio demokratiko osaoaren aliantza eragotzi zuten. Horrela sortu zen Junta Democrática (PCEren inguruan) eta Plataforma de Convergencia Democrática, non PSOE, EAJ eta UGT indar garrantzitsuenak bildu ziren.

2.- Juan Carlos I.aren Erregeoaren Hasierako Momentuak

Epe honetako ezaugarria definizio falta izango zen. Askok pentsatzen zuten Francorik gabeko frankismoaren jarraipena izango zela monarkia. Hala ere, erregeak bere inguruan kokatu zituen aldaketen aldeko aholkulariak: hauen artean Fernández Miranda, talde honetako liderra, eta Erreforma Prozesuaren protagonista. Frankismoaren legeak erabiliz eta frankismoaren sektorerik kopurutsuen oniritziarekin (funtzionarioak eta militarrak) diktaduratik sistema demokratiko baterako aldaketa kontrolatuak burutzeko sistema izango zen Erreforma.

Arias Navarroren Gobernua

Hasieran, lege frankistak jarraituz, Gorte frankisten aurrean Juan Carlos I.ak bere kargua zin egin ostean Arias Navarro izendatu zuen gobernu buru. Gobernu barruan barne ministroa Fraga izan zen eta politikari gazteak ere sartzen ziren: Adolfo Suárez eta Rodolfo Martín Villa. Arias Navarroren gobernuak porrot egin zuen: ez zen sinesgarria erreformen prozesua bideratzeko garaian eta gizarte mailako protestei errepresioarekin erantzun zuelako. 1976ko urtarrilean estatu osotik greba deialdi ezberdinak egin ziren eta errepresioaren momenturik latzena izan zen Gasteizen: martxoaren 3an San Francisco de Asis elizan langile batzarra ospatzen ari zela, indar polizialek erabili zuten indarkeriagatik 5 langile erailda ziren. Martxoan bertan ere, oposizio osoa aliatu zen Coordinacion Democraticaren barruan (Platajunta deiturikoa) eta honi esker Arias Navarroren gobernuaren kontrako protestak batu ziren. Azkenean erregeak 1976ko uztailean Arias Navarro kendu zuen.

Entradas relacionadas: