Trantsizioa
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 19,26 KB
Trantsizio garaia
1. Trantsizio garaiaren ezaugarriak
1975etik 1982ra bitarteko garaiari Trantsizioa deitzen zaio: Franco jenerala hil , alderdi sozialistak eskuratu zuen boterea.
Modu baketsuan egin zen erreforma demokratikoa; hainbat faktorek bat egin. Espainian nahiko ondo eman zen Trantsizioa Euskal Herrian izan ezik.
1.1 Faktore politikoak:
Espainiako errege Joan Karlos I.a. Erregimenak utzitako botere guztia jarri zuen demokraziaren zerbitzura. Francok legez kontra eduki zituen goi botere politikoak. Caudilloak botere guztiak zituen , baina erregeak, ez.
Politikari erreformistak txertatzearen aldeko apustua egin, erreforma edo aldaketa politikorako prozesua egin ahal izateko.
Arias Navarro gobernuko presidentea. Bere nortasun immobilista eta kontserbadorea.
Espainiar gehienek, Europa gainerako herrialdeetako eredu demokratikoak hartu nahi zituzten. Erregimen frankistak ezin zuen aukeratutako bide berriarekin batera iraun, herritarrek erreforma edo aldaketa politikorako prozesuan parte hartu, ekintza terrorista.
1.2 Faktore sozialak:
Konstituzioak edo sozialistek boterea hartu zutenean.
a. Herri ekimena:
Oposizio politiko demokratikoa, erakunde politiko klandestinoetako kideak mugimenduan jarri, aldarrikapenak egin: amnistia eta askatasuna eskatu; Katalunian eta Euskal Herrian, autonomia eta independentzia.
b. Elizaren babesa:
Vaticanoaren II. Kontzilioa.
c. Armadaren babesa:
Jarrera immobilistak.
2. Trantsizio garaiko indar politikoak
Arias Navarro, immobilista, Adolfo Suarez, erreformen aldekoa (demokrata) hasieran erregimenekoa, gobernuko buru.
2.1 Monarkiaren lehen gobernua: Arias Navarro:
a. Sektore immobilista:
Aldaketa mugatua bultzatu nahi.
Erreformak, biltze eta elkartze eskubidea jaso eta arautu.
Immobilismoaren alde.
Ez zen aurreikusi, sistema demokratiko bat ezar zitekeenik.
b. Sektore erreformista:
Fernandez Miranda, Gorteetako presidentea.
Maniobra tarte nahikoa zeukan Gorteak aldatzeko.
Prozesua aurrera eraman Arias Navarro boteretik kendu, garai hartako inguruabar sozioekonomikoek hala izaten lagundu. Krisi ekonomikoa.
Areilza lehian presidentea ordezkatzeko.
Arias Navarroren eta erregearen bateraezintasun politikoak eta pertsonalak, gobernuko presidenteak dimisioa aurkeztu behar izan zuen.
2.2 Adolfo Suarezen lehen gobernua:
Carlos Arias Navarrok dimisioa aurkeztu, Adolfo Suarez izendatu gobernuko presidente. Koordinazio Demokratikoan oposizio demokratikoarekin ondo moldatzea lortu.
a. Erreforma politikoa:
Prozesu demokratikoa; amnisti agindu eta oposizioko kide guztiekin elkarrizketak lortu. Erreforma Politikoaren Legearen sustatzaile nagusia (PCE Partido Comunista, Suarezek oposizioarekin adostu). Lege berrian, bi ganberako Gorteak aukera zitezkeen, Diputatuen Kongresua (Populazioaren arabera aukeratu, proportzionala, eta Senatua.
b. Sektore moderatuaren garaipena:
Herritarrek behin betiko onartu legea erreferendum batean.
Oposizioarekin elkarrizketarako joera izan, klaseko sindikatuen (sindikatu horizontalak) jarduera onartu. Gutierez Mellado (militarra), jenerala erreforma politikoen arabera.
c. Oposizio politikoa:
Oposizioko indar politikoek, Koordinazio Demokratikoa.
Indar politiko horietako buruen artean, Joaquin Ruiz Gimenez (demokrata kristaua), Felipe Gonzalez…
2.3 1977ko hauteskunde orokorrak:
Hauteskundeak antolatu. Alderdi gehienak legeztatu; Alderdi Komunista salbuespena.
a. Hauteskunde orokorren helburuak:
Erregimen frankista behin betiko desegitea eta gobernu demokratikoa sortzea.
Lege horiek zuzendutako ordezkaritza proportzionala, d’Hont legea: boto gehien duen alderdiarentzako ona, gutxien duen alderdiarentzat txarra.
1977ko ekainaren 15ean, hauteskunde orokorretara deitu.
b. Alderdiak, koalizioak eta emaitzak:
- UCD: Suarez .
- AP: Fraga.
- PSOE: Felipe Gonzalez.
- PCE: Carrillo.
- PCD: Jordi Pujol (CIU gero)
- EAJ: Karlos Garaikoetxa.
UCDk irabazi, Suarezek gobernu berri bat antolatu. Moncloako Ituna sinatu.
2.4 1978ko Konstituzioa:
Gobernuko sistema berria arautu eta Konstituzio bat osatu. Oinarriak: monarkia, erregimen parlamentarioa eta Estatu deszentralizatua.
- Konsensoatu zuten; UCDk, PSOEk, PCEk, APk eta PDCk. Egitura politiko frankista desagerrarazi eta Estatu demokratiko berri bat ezarri.
_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _
KONSTITUZIOAREN PRINTZIPIO NAGUSIAK:
1- Estatuaren eskubide sozial eta demokratikoa => Justizia soziala.
2- Zuzenbide-estatuan oinarriturik.
3- Estatu soziala.
4- Estatu demokratikoa.
5- Monarkia parlamentarioa.
_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _
- Antolaketa, bi zati. Lehen zatia, dogmatikoa: oinarrizko printzipioak definitu. Bigarren zatia, organikoa: erakundea nola zegoen antolatuta.
- Dogmatikoa: eskubideak (sufragio unibertsala, banakoen eskubideak eta askatasunak onartzea…).
- Organikoa: erakundeak eta lurralde antolaketa.
- Erakundeen esparruan, banaketa: monarkia, estatuko buruzagitza lana bete; parlamentu edo legebiltzarra, legeak egin eta gobernuaren jarduerak kontrolatu; gobernua, parlamentuak aukeratutako presidente edo lehendakaria eta hark hautatutako ministroek osatu; eta Auzitegi Konstituzionala, Konstituzioa beteko zela kontrolatu.
2.5 Adolfo Suarezen bigarren gobernua:
Konstituzioa erreferendumean onartu eta hauteskundeak antolatu. Suarez garaile, espero zena baino boto gutxiago, beste talde minoritarioen babesa. Nazionalista katalanen laguntza.
a. Estatu berriaren bilakaera:
Demokrazia garaiko lehen udal hauteskundeak, UCDk irabazi, baina ezkerreko indarrek –PSOEk eta PCEk- lortu Estatuko alkatetza garrantzitsuenak. UCDk etengabeko zailtasunak:
- Krisi ekonomikoa.
- UCD barneko ika-mika; Suarezen lidergoa zalantzan jarri.
- ETAren ekintza terroristak.
- Armadaren etengabeko presioa.
UCDren desegitea.
b. Oposizio politikoa:
Felipe Gonzalez PSOEko liderrak indar politiko handia, taktika aldatu eta oposizio gogorra.
c. Lurralde antolaketa:
Konstituzioaren arabera, autonomia onartu. Nazionalistei autogobernurako eskubidea aitortu. Euskaldunek eta katalanek egindako aldarrikapenei esker lurralde antolaketa.
- Euskal Herrian EAJ, Katalunian, CiU.
- Galizia.
- 80ean, andaluziarrak erreferendumera deitu.
d. Suarezen dimisio ematea:
UCDren gauzak ez dira konpontzen.
Arrazoiak:
- Oposizioaren estrategia.
- UCDko barne borrokak.
- Sektore atzerakoienen (ejertzitoa) mehatxuak.
- Patronala (enpresariak) urruntzen.
- Elizako hierarkiekin adostasun gabeziak.
2.6 Otsailaren 23ko estatu kolpea eta Calvo Soteloren gobernua:
Suarezen ordez, Leopoldo Calvo Sotelo proposatu UCDk, berari buruz botatzen ari zirela, 1981ko otsailaren 23ko estatu kolpea gertatu zen.
a. Estatu kolpea:
Diputatuen ganberan Calvo Soteloren inbestidura bozkatzen ari zirela, Tejero koronela sartu zen. Valentzian tankeak atera.
Erregeak erregimen konstituzionala babesten zuela adierazi. Estatu kolpeak porrot egin.
b. Gertakari nagusiak:
Calvo Sotelo presidente zela, gertakari nagusiak:
- Gobernuko alderdia hondoratu.
- Garapen automatikoa eten.
- Dibortzioaren Legea onartu.
- ETAko kidetzat hartuta hiru gazte atxilotu eta hil Almerian.
- Koltza olioaren arazoa. Mila pertsona baino gehiago hil.
- Espainia NATOn sartu.
Calvo Sotelo legegintzaldia ahitu, eta hauteskundeak aurreratu.
3. Aldaketa ekonomikoak
3.1 1973ko munduko ekonomia krisia:
Energia krisia bezala ezagutzen da.
Petrolioaren prezioak igo. Industriako produktuetan ere eragina: kostuak handitu eta eskaera gutxitu.
Espainian, prezioak gora egin.
Krisiak egoera larrian utzi Estatu demokratikoa. Hori saihesteko, Moncloako Ituna.
3.2 Moncloako Ituna:
Gobernuak, patronalak, sindikatuek eta alderdi politikoek sinatutako hitzarmen ekonomikoak eta politikoak.
- Ekonomia: pezetaren balioa gutxitzea, esportazioei mesede egin; inflazioa kontrolatu.
3.3 1979ko energia krisia:
Iraken eta Iranen gerra, petrolioaren prezioak gora, nazioartean krisi ekonomikoa.
5. Hego Euskal Herriko Trantsizio garaia
5.1 Trantsizio garaiaren hasiera:
a. Politikaren esparruan:
Aurreko sistemaren erreforma politikoaren alde eta kontra agertu. ETAk erreformaren aurkako postura zuen.
b. Gizartean:
Gasteizeko manifestazioan, langileek zapalketa bortitza jasan: bost lagun hil. Mendixurran (Nafarroa) karlisten elkarretaratze batean liskarrak sortu, bi pertsonek bizia galdu.
Alderdi politikoak: gerra zibilaren aurretik sortutakoak (EAJ-PNV, PSOE, PCE, ANV…)eta diktaduran zein Trantsizioan sortutakoak (EE, HB…).
5.2 Autonomia aurreko prozesua:
Hauteskunde orokorretan UCDk irabazi; erregimen demokratiko berrian autonomia prozesua martxan jarri.
Katalunian eta Euskal Herrian eragin handia. Kataluniaren eta Estatuaren arteko ulermena.
Euskal Herriko autonomia aurreko prozesuak zailtasun handiak. ETAren ekintzak bortitzak; euskal nazionalismoaren sektorea; Estatuarekin etengabeko liskarrak.
Suarezen gobernuak Euskal Batzorde Nagusia sortu, alderdi gehienek parte hartu. Lehendakari edo presidentea, Ramon Rubial, sozialista. Zeregin nagusiak Estatuaren proiektua egitea eta Estatuko eskumenen eskualdatzea hitzartzea.
a. Estatutu proiektua osatzea:
Estatutu proiektua osatu, lurraldearen muga geografikoa finkatu, Nafarroako arazoa.
Testua idatzi, EAJ idatzi proiektua, beste alderdi batzuek –PSOEk, EEk eta ESEIk- berretsi. AP eta HB kanpoan geratu. Zuzenketak aurkeztu. Estatutu proiektu hori Gernikako Batzar Etxean aurkeztu. Gorte Nagusiek onartu.
b. Estatuko eskumenen eskualdatzea:
Lehen eskualdatze sortak erantzukizuna eman, ekonomian industrian, merkataritzan eta nekazaritzan.
5.3 Konstituzio testuaren gaineko eztabaida:
EAJ abstentzioa proposatu erreferendumean, zailtasunak sortu Euskal Herriari.
5.4 1979ko hauteskunde prozesua:
Estatuan, UCD alderdiak irabazi.
Hego Euskal Herrian, EAJ boto gehien jaso.
Gehiengoek nazionalista izaten jarraitu, Karlos Garaikoetxea Suarezen gobernuarekin elkarrizketak irtenbidea bilatzeko. Eztabaida ugari izan, adostasuna lortu, 79an Estatutua onartu.
5.5 Gernikako Estatutua:
Negoziaziorako tartea ireki talde nazionalistaren eta UCDren gobernuaren artean, bi arrazoi: Estatutuan EAJ egindako aldarrikapenak konstituzioaren esparrua gainditzen zuelako, eta Suarezen gobernua ez zetorrelako bat printzipio horiekin.
Alderdien arteko hurbiltze bat gertatu, hitzarmen politikoa, urriaren 25eko erreferendumean, Gernukako Estatutua onartu. %40 abstenitu, %54k baiezkoa eta %5,4 ezezkoa.
Gerra zibilean indarrean egon zenarekin erkatuz, Gernikakoak ez zuen aldaketa handirik, autogobernu maila eta euskal herritarren eskubideen aitortza bildu.
Eusko legebiltzarra (botere legegilea) sortu: 75 diputatuk ostu, lurralde bakoitzeko 25 ordezkari. Euskadiko gobernu Autonomoak botere exekutiboa.
Foruak eta eskubide historikoak aitortu.
Hezkuntzaren esparruan erabateko eskumena, bertako polizia –Ertzaintza- eta Kontzertu Ekonomikoetan finantziazio eredu berezia. Euskal sistema autonomoa.
a. Lurraldeen antolaketa:
Hiru probintzi historikoak: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.
Hiru probintziek ordezkariak gobernuko erakunde guztietan.
Lurralde guztietako erakundeen arteko trabak eskumenetan. Lurralde Historikoen Legea onartu, lurralde antolaketa eta erakunde bakoitzaren eskumenak definitzeko.
b. Kontzertu ekonomikoa:
1878.urtean Canovasek foruak kendu.
Probintziako Aldundi bakoitzak bere zergak ezarri eta bildu, zati bat Eusko Jaurlaritzako Ogasun Sailari eman. Eusko Jaurlaritzak Madrilgo gobernuari Kupoa igorri: bildutako diruaren zati bat. Gobernu autonomoak eskumenak ez dituen alor horietako gastuak ordaintzeko erabiltzen da; kanpo politika, defentsa, Gizarte Segurantza, portuak, aireportuak…
KUPOAREN KALKULOA:
Komisio misto baten egiten da, komisio hori foru aldundiko lurralde bakoitzeko ordezkari batek eta administrazioko 3.
- Noiz behinka berritzen da kopurua (zenbait ordaindu) eta Gorteetan onartzen da legea.
- Eztabaida politiko handiak daude kupoaren negoziaketak.