Trebetasun Sozialak, Kognizioa eta Arazoak Konpontzeko Teknikak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 52,83 KB
Oinarrizko eta Aurreratutako Gizarte Trebetasunak
Oinarrizko Trebetasunak
- Elkarrizketa bat hastea.
- Elkarrizketa bat izatea.
- Galdera bat egitea.
- Eskerrak eman.
- Aurkeztea.
- Beste pertsona batzuk aurkeztea.
- Konplimendu bat egin.
Trebetasun Aurreratuak
- Laguntza eskatu.
- Parte hartu.
- Jarraibideak ematea.
- Jarraibideak bete.
- Barkamena edo barkamenak eskatzea.
- Besteak konbentzitzea.
Profesionalaren Eginkizuna
- Motibazioa eta inplikazioa sustatu, errefortsua erabiliz.
- Portaera asertiboa izan, erantzunkizunez jokatu.
- Parte hartzaile guztiek jarduera ondo ulertu dutela ziurtatu.
- Jarduera dibertigarria izan.
- Arreta pertsonalizatua izan.
- Material eta baliabide osagarri egokituak.
Trebetasun Sozialetan Entrenatzea
Autonomia-trebetasunak lantzeko beste entrenamendu-programa batzuk bezala, hau ere lau fasetan antolatzen da:
- Trebetasun sozialetan pertsonak dituen gabeziak baloratzea.
- Entrenamendu-saioa planifikatzea.
- Jarduerak egitea.
- Entrenamendu-saioa ebaluatzea.
Disonantzia Kognitiboa
Disonantzia kognitiboa desoreka da ideien artean. Tentsioa edo barne-harmoniarik eza pertsonarengan, bere ideiak, sinesmenak edo emozioei dagokienez. Desorekak sortzen dira bai gatazkan sartzen diren bi pentsamenduri dagokienez, bai sinesmen horien eta horien aurka doan portaera baten arteko talkaren ondorioz. Tentsioa murrizteko, orekatzeko eta erosoago sentitzeko bide koherente bat aurkitzea bilatzen da.
Pertsonak hainbat bidetatik ezabatzeko, konpentsatzeko edo murrizteko joera du:
- Nahia edo sinesmena eraldatu errealitatera egokitu dadin.
- Defentsa-mekanismoak aktibatu.
- Errealitatea eta pentsamendua itxuraldatu.
Errealitatera Egokitzea
Estrategiak eta baliabideak (berezkoak zein ingurukoak) bilatu behar ditugu disonantziari aurre egiteko eta berau gainditzeko:
- Helburuak birformulatu, asmo apalagoak epe laburrean betetzeko, etab.
- Psikologoarengana joan.
- Izaera edo pertsonalitate malgua dutenak errazago egokitzen dira errealitatera.
Defentsa Mekanismoak
Nahi gabe aktibatzen ditugun prozesu psikologikoak dira. Helburua: Geure burua antsietatetik eta estres egoeretatik babestea da.
Ohikoenak:
- Ukazioa: Ukatu egiten dugu min eman edo mehatxu egiten diguna.
- Proiekzioa: Gure sentimenduak eta pentsamenduak beste bati leporatzen dizkiogu.
- Erregresioa: Garapenaren aldi hobeetara edo antzinako portaeretara itzultzen gara.
- Arrazionalizazioa: Gertakari baten azalpen okerrak bilatzen edo asmatzen ditugu errealitatea ezkutatzeko.
- Distortsioa: Geure buruari edo ingurukoei ahalmen oso positiboak (idealizazioa edo omnipotentzia) edo oso negatiboak (debaluazioa) leporatzen dizkiegu.
Errealitatearen eta Pentsamenduen Distortsioa
Pertsonaren portaeran eragina izan dezaketen pentsamendu distortsionatu edo ideia irrazionalei deritze. Arazoak ekar ditzake bai errealitatearen interpretazioan bai bizitzan funtzionatzeko eran.
Ohikoenak:
- Inferentzia arbitrarioa: Frogatzeko erarik ez duten ondorioak:
- Besteen pentsamenduaren igarkizuna.
- Etorkizunaren igarkizuna.
- Abstrakzio selektiboa: Egoera bateko zenbait xehetasun negatibotan zentratzean datza, ezaugarri garrantzitsuagoak baztertuz.
- Gehiegizko orokortzea: Ondorio orokorrak ateratzen ditugu gertaera isolatu batzuetatik, eta gero, antzekotasunik ez duten egoeretan aplikatzen ditugu.
- Pentsamendu dikotomikoa: Erdibideko aukerarik sekula ikusten ez duen pentsamendu mota da.
Emozioak
Oinarrizko Emozioak
Beldurra, Nazka, Pozik, Triste, Sorpresa eta Haserrea.
Emozioen Funtzioa
- Egokitze funtzioa: Emozioek informazioa ematen digute gauden testuinguruari buruz, eta behar bezala erantzuten laguntzen digute, zer egin behar dugun adieraziz.
- Funtzio komunikatiboa: Nola sentitzen garen jakiteko eta hori besteei jakinarazteko aukera, baita aurpegiko adierazpenen eta gorputz-jarreren bidez ere. Horri esker, beste batzuek gure egoerara egokitu dezakete beren portaera.
- Motibazio funtzioa: Azkenik, emozioek ere motibatzen gaituzte, gure arreta eta energia ekintza jakin batera bideratuz. Emozio batek jokabide espezifiko bat eragin dezake, helburu baterantz orientatzen gaitu.
Teknika Kognitiboak
Helburu Nagusia
Pentsamendu irrazional eta distortsionatuenei aurre egiteko estrategiak garatzea. Jokabidea eraldatzeko trebetasunak eskuratzen laguntzen digute interbentzio psikologikoaren bitartez:
- Pertsonarengan eragina duten pentsamendu ezkor, distortsionatu edo irrazionalak identifikatu.
- Pentsamenduotan ezkorra edo irrazionala den zerbait dagoen ala ez aztertu.
- Pentsamendu irrazionalak pentsamendu arrazional eta baikorrekin ordezkatu.
Berregituratze Kognitiboko Teknika
Distortsio kognitiboak identifikatzea eta pentsamendu arrazionalekin ordezkatzea.
Helburua: Pertsonari baliabideak ematea ondoeza eragiten dioten pentsamenduei edo arazoei aurre egin diezaien.
Erabiliena Beck-en terapia kognitiboa da;
Hiru Fase
- Pentsamendu ez egokiak identifikatu eta erregistratu
- Erabiltzaileak egunero detektatuko eta erregistratuko ditu pentsamendu irrazionalak eta distortzionatuak sortzen dituen egoera estuak edo larriak.
- Pentsamendu alternatiboak sortu
- Erregistratutako pentsamendu irrazionalak ordezkatzeko pentsamendu egokiak sortzeko entrenatuko dugu.
- Eskemen aldaketa
- Pentsamendu mota biak konparatzen dira eta ondorioak aztertzen dira.
Depresioa
Depresioa emozio-egoera negatibo bat da, tristura, energia falta, interes-gabezia, eta autoestimua murriztea ekartzen dituena. Ezaugarriak honako hauek izan daitezke:
- Tristezia eta nahigabea.
- Interes falta eguneroko jardueretan.
- Energia falta eta nekea.
- Autoestimua murriztea.
- Loaren arazoak (insomnioa edo hipersomnia).
Aurre Egiteko Teknika
Helburua: Estres handiko egoerak kontrolatzen irakastea da.
- FASEA: ERLAXATZEN IKASTEA. Teknika hau hasteko, erabiltzailea erlaxatuta hasi behar du.
- Arnasketaren kontrola.
- FASEA: ESTRESA SORTZEN DITUEN EGOEREN HIERARKIZAZIOA. Estresa sortzen dioten egoeren zerrenda bat egiten lagunduko diogu. Egoerak antsietate mailaren arabera ordenatuta egongo dira.
- FASEA: ESTRESA SORTZEN DITUEN EGOEREN BIZIPENA. Begiak ixteko eskatuko diogu erabiltzaileari eta egoera benetan bizitzen ari delakoan imajinatu behar du.
- FASEA: PENTSAMENDUEN SORKUNTZA. Pentsamendu alternatiboak sortuko ditu fase honetan.
- FASEA: ERREALITATEARI AURRE EMAN. Erabiltzailea prest dago aurre egiteko egoera desberdinei.
Arazoak Konpontzeko Teknika
(1971n sortu zuten Thomas D’Zurillak eta Marvin Goldfriendek)
Eguneroko bizitzako egoera gatazkatsuak identifikatzeko eta egoera horiek behar bezala maneiatzeko estrategiak biltzen ditu.
- Egoera arazotsua identifikatzen da eta pertsonari ulertarazten zaio normala dela denok pasatzen duguna. Garrantzitsuena identifikatzea eta aurre egitea da.
- Arazoa ahalik eta zehatzen deskribatzea eta hasiera batean emandako erantzuna aztertzea.
- Arazoari aurre egiteko alternatibak sortzea (ideia-jasa).
- Erabakiak hartzea: arazoa konpontzeko emandako ideietatik zeintzuk diren errealistenak eta zeintzuk eraman daitezkeen aurrera. Emandako soluzioen alde onak eta txarrak ebaluatzea.
- Emaitzak praktikan jartzea eta ebaluatzea.