Turismo jardueraren bilakaera eta egungo garrantzia espainian
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,39 KB
1. Turismoa eta haren garrantzia: Pertsonek aisiagatik, negozioengatik edo beste arrazoi batzuengatik beren ohiko ingurunetik kanpo eta urtebetez baino gutxiagoz egiten dituzten jardueren multzoa da turismoa. 24 ordutik gorako egonaldia da. Hiru turismo modu daude: turismo hartzailea, hau da, atzerritik heldutakoa; barne-turismoa, herritarrek beren herrialdearen barruan egiten dutena; eta turismo igorlea, herrialde bateko herritarrek atzerrira bidaiatzean egiten dutena. 2. Turismoaren eta hari lotutako faktoreen bilakaera: XIX.Mendean hasi zenetik 1960ko hamarkadara arte, turismo gutxi izan zen Espainian. Aristokrazia eta burgesiako gutxi batzuen jarduera izan zen; eta geroago, Francoren erregimenaren nazioarteko isolazionismoak ez zion mesederik egin. Alabaina, 1960ko hamarkadaz geroztik izugarrizko hazkundea izan du. Gorakada hori eragin duten faktoreak askotarikoak izan dira eta denborarekin aldatuz joan dira. Horrek aldaketak ekarri ditu turismo-ereduan. a) Kanpoko faktoreak: - Mendebaldeko Europak eta Ipar Europak izan zuten garapen ekonomikoari esker, aisiaz gozatzeko denbora izan zuten. Opor ordainduak orokortu ziren eta emakumea lan-merkatuan sartu zen. - Garraioaren aurrerapenak: hegazkina merketu, trenbide- eta errepide-sareak hobetu, automobilaren erabilera orokortu.
b) Barne faktoreak: - Espainia Europako bezeroengandik geografikoki hurbil egotea. - Natura-baliabide apartak, batez ere “eguzki eta hondartzako” turismoari lotuak: uda bero eta lehorrak eta hondartza bikainak. - Kultura-baliabideak, osagarri gisa. - Kostu baxua, pezeta debaluatu zelako. - Azpiegitura eta zerbitzu egokiak: hotel-instalazioak. - Estatuko politikaren ondorioz, nazioarteko harremanak normaldu ziren, eta Espainia turismo-helmuga gisa saltzeko propaganda handia egin zen.
1960ko hamarkadan ezarritako turismo-eredua “eguzki eta hondartzako” masa-turismoa izan zen. Gehienbat uda-sasoirako pentsatuta zegoen, Mediterraneoko eta Kanarietako eguzki- eta hondartza-eremuetan kontzentratua.