Turismoa: Ezaugarriak, Motak eta Espazioak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,8 KB

Turismoaren Ezaugarriak

Turismo-eskaintza turisten esku jarritako zerbitzuen multzoa da. Besteak beste, produktuaren saltzaileak eta turismo-instalazioak aipatu behar dira:

  • Produktuaren saltzaileak turismoa sustatu eta turistentzako zerbitzuak kontratatzen dituzten erakundeak eta enpresak dira.
  • Turismo-instalazioek turisten ostatu- eta aisia-beharrizanei erantzuten diete.

Turismo-eskaria turismo-zerbitzuak behar dituen taldea da. Espainiako turismoaren arazo nagusia gehiegizko urtarokotasuna da, udako oporretan pilatzen baita, batez ere kostaldean eta Kanarietan. Hala ere, oporrak urtean zehar zabaldu dira, eta urtarokotasuna murriztu egin da. Atzerriko eta nazioko eskaria bereizi behar da:

  • Atzerriko eskaria batez ere udan eta Mediterraneoko kostaldean, Balear Uharteetan eta Kanarietan pilatzen da. Turismo-paketeak kontratatu eta hotelak erabiltzen dituzte, eta gehien bisitatzen gaituztenak britainiarrak, frantsesak eta alemanak dira.
  • Nazioko eskaria Madrildik, Kataluniatik, EAEtik, Andaluziatik eta Valentziako Erkidegotik dator. Udan ez dago horrenbeste jende, baina urtean zehar hobeto banatzen dira. Iberiar Penintsulako iparraldeko eta Mediterraneoko kostaldeko lekuak nahiago dituzte, eta turismo-zerbitzuak zuzenean kontratatu eta kanpoaldeko instalazioak erabiltzen dituzte.

Turismo-Motak

Turismo-moten barruan eguzkia eta hondartza eredu nagusia izan arren, 1990etik aurrera beste turismo-modalitate batzuek garrantzia hartu dute, bezeroek hain pilatuta ez dauden tokiak eskatzen baitituzte:

  • Ur-ertzeko turismoa: Eguzki eta hondartzako kosta nagusi bada ere, ibaiekin, aintzirekin eta urtegiekin lotutako modalitateak ere badaude. Gainera, turismo termalak garrantzia hartzen ari du. Horietan, sendaketa eta leku atseginetan atseden hartzea konbinatzen dira.
  • Mendiko turismoa: Batez ere elur-turismoa da, eskiarekin lotuta dagoena. Baina mendian, paisaia-balio eta ezaugarri jakin batzuk daudenez, beste jarduera anitz ere egin daitezke.
  • Turismo ekologikoa: Espazio natural babestuak bisitatzen dira, adibidez parke nazionalak edo naturalak.
  • Landa-turismoa: Ostatua eta egonaldia landa-etxe batean egiten da, atsedenaz, lasaitasunaz eta ingurumen-kalitateaz gozatzeko.
  • Hiri-turismoa: Batez ere, ondare historiko, artistiko eta kulturala duten hirietara edo Gizateriaren Ondare izendatu dituzten hirietara egindako turismo kulturala da.
  • Negozio-turismoa: Hirietan garrantzia lortzen ari da, azoka, erakusketa eta kongresuen inguruan.

Turismo-Espazioak

Turismo-dentsitate handia duten lekuak dira turismo-espazioak. Tamainaren arabera, turismo-eremuak eta turismo-guneak bereiz daitezke.

Entradas relacionadas: