Turismoaren alde onak eta alde txarrak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,18 KB

Globalizazioaren ondorioak.Globalizazioaren alde onak eta alde txarrak.Ondasun materialen  eta ez materialen eta giza ondasunen etengabeko fluxuek aldaketa sakonak eragin dituzte ekonomian, gizartean,kulturan …Aldaketa horietako batzuk aurrerabide positibotzat eta ohiz kanpokotzat hartzen dira gizarteen garapenerako(bereziki globalizazioaren eragiletzat hartzen diren herrialdeetan). Baina beste alde batetik, alde txarrak daude berezik periferiako herrialdeei edo gizarte maila kaltetuenei eragiten dietenak.Garapena: gizarte batek biztanleriaren beharrak etengabe asetzeko duen ahalmena.Ondorio PositiboakMerkataritzaren hazkundea. Globalizazioari esker hazi egin dira merkataritza trukeak eta merkataritza librearen behin betiko nagusitasuna. Merkaturatzeko modu berriak. Banaketa eta merkaturatze modu berriak garatu dira erabiltzen errazagoak, ala nola gauzak internet bidez erostea.Deskokatzea. Abantailak ditu beste herrialde batzuetan egin ditzaketen multinazionalentzat, etengabe konektatuta baitaude teknologia berrien bitartez. Gastuak murrizten dituzte eta herrialde horietan soldatak eta zergak txikiagoak direlako. Deskokatzea onuragarria da multinazionalek bertan inbertitzen dutelako eta lanpostuak sortzen dituztelako.Lan munduko aldaketak. Globalizazio lanpostu berriak sortzen laguntzen du, informatikaren arloan, eta beste herrialde batzuetan lan egiteko aukera ematen du. Gainera, lan egiteko era berri bat sorrarazi du, tele lana. Horrela zereginak etxetik edo beste leku batzuetatik egin daitezke.Berehalako informazioa. Teknologia berriei esker oso azkar igortzen da informazioa planetako leku guztietara eta informatuta egoten gara.Kulturaren zabalkundea. Beste herri eta kulturak ezagutzeko aukera ematen du eta pertsonen jakintza aberasten du. Mendebaldeko kulturan ernatutako giza eskubideak ere hedatu ditu.Gizarte-balio on. - Batzuk ere globalizatu dira, hala nola, ingurumenaren babesa eta garapen iraunkorra.Ondorio negatiboakPertsonen eta estatuen arteko desberdintasun ekonomikoak handitzen dira. Munduko ekonomia guztiak elkarri loturik daudenez, ekonomiaren atzeraldiak errazago kutsatzen dira.truke desorekatua areagotu egiten da. Merkataritza, gero eta gehiago, harreman asimetrikoetan oinarritzen da. Truke desorekatu herrialde industrializatuen eta azpigaratuen artean gertatzen da.Informazioa banaka batzuen eskuetan biltzeak informazioa plurala eta egiaztatua izatea eragozten du. Azpiegitura handia behar da planetako edozein lekutatik gertakariei buruzko informazioa berehala  jasotzeko. Horregatik, komunikazio enpresek bat egin eta hedabideak edo masa komunikabideak(prentsa, irratia, telebista eta web orriak) kontrolatzen dituzten  komunikazio talde handiak eratzen dituzte.Kulturaren uniformizazioa. Kulturaren zabalkundeak badu arrisku bat: Kultura batek beste baten ezaugarriak hartzea, eraginaren edo inposatekaren bidez, eta berak alboratzea. Hala, kultura globala ager daiteke, eta kulturen aniztasunaren ahultzea ekarriko luke. Gaur egun, Mendebaldeko kultura nagusitzen ari da.Deskokatzeak baditu alde txarrak ere. Herrialde garatuetan, fabrikak ixteak edo langile kopuruak gutxitzeak langabezia sortzen du, eta soldatak murrizten dira. Gizarte balio okerrak, hala nola etnozentrismoa, indibidualismoa eta kontsumismoa. Gainera batzuetan, zenbait banako edo talde munduko ordena sozial eta politikoa indarkeriaz errefusatzen dute ekintza terroristen bidez.

Entradas relacionadas: